Maria Eugenia, krisi garaian ekintzaile izatea zaila izango zen... Nola sortu zen ideia?
Duela 20 urte nago aseguruen sektorean lanean. 2009.urtean, krisia hasia zegoenean, lan egiten nuen bulegotik kaleratu ninduten, 40 urte baino gehiago nituen eta egoera laborala zegoen bezala, langabezian ez amaitzeko nire aukera bakarra nire kabuz lan egitea zela pentsatu nuen. Hortaz, erabakia hartu eta nire aldetik hasi nintzen lanean.
Zu bakarrik lan egiten jarraitzen al duzu?
Bakarrik hasi nintzen, baina negozioa hazten joan da eta duela bi urte pertsona bat kontratatu nuen, hortaz, orain bi gara bulegoan. Eta beste hirugarren pertsona bat egunero zenbait orduz laguntzen digu baita ere.
Duela bi hilabete, bulegoz aldatu ginen, beste handiago batera, bestea txikia baitzen.
Teknologia berriak bai, baino neurrian, ez?
Hala da, nahiz eta nire sektorean aseguru asko kontratatzen dira interneten bitartez, bezero sektore bat dago bulego fisiko batera joatea nahiago duena, aholkatu diezaiokeen pertsona bat, informatu, orientatu... eta telebistaz aseguru batzuk esaten digutenaren kontra, guk modu pertsonalizatuan aholkatzen dugu, hau da, ez ditugu bakarrik aseguruak saltzen.
Hau ez du esan nahi interneten presentziarik ez izatea, norbaitek bilatu nahi badu, gure web orria aurkitu dezake, informatu, idatzi, informazioa eskatu. Baina tratu pertsonala galdu gabe.
Esfortzu eta lanarekin dena lortu daiteke?
Nahi duzun guztia lortu dezakezu. Hau lortzea, nire lanean jartzen dudan dedikazioari esker izan da eta hau lortzen da, egiten dudana gustatzen zaidalako. Gustatzen zaizunari dedikatzen baldin bazara, jarrera positiboa egunero izango duzu edozein arazo edo erronkaren aurrean.
Eta ilusio honekin lanean egiten dugu gure bezeroari arreta ona emanez. Ez da ahaztu behar nire enpresa, zerbitzu enpresa bat dela, pertsonak egina pertsonentzat.
M^ Eugenia Burdaspar
Agente Exclusivo ALLIANZ (Club de la Excelencia 2016)
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.