Aurreko urriaren 30an “2018ko ASPEGI Sarietarako” hautagaitzak aurkezteko epea itxi zen. Sari hauek beste zenbait gauzen artean aukeren berdintasuna, bizitza personal eta profesionalaren kontziliazioa eta lurraldearentzat aberastasun sozial eta ekonomikoaren ekarpena sustatu duten emakume enpresari, zuzendari edo/eta profesionalen ibilbidea ezagutzera eramatea lortu nahi dute.
Dossier desberdinetako dokumentazioen analisia, berrikustea eta zuzenketarako epearen ondoren ASPEGIko Zuzendaritza eta Sarien antolakuntza batzordea bildu ondoren lehen aukeraketa bat egin zuten, kategoria bakoitzean hiru hautagai proposatuz. Aurreko abenduaren 12an kategoria bakoitzeko hiru hautagaitzak bidali zitzaizkien epaimahaiko kide guztiei. Epaimahai honen osaera ondorengoa izanik:
• Erakunde babesleen ordezkariak (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udaletxea) • Unibertsitateen ordezkariak (EHU, Deustuko Unibertsitatea, TECNUN-Nafarroako Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea) • Babesle nagusieen ordezkariak (Diario Vasco, Laboral Kutxa, Aquarium Donostia) • Aurreko edizioko irabazleak • Kalitatezko botoarekin, Nerea Ibañez, ASPEGI-ko Lehendakaria.
Urtarrila izango da epaimahaia bilduko den unea, eta orduan izango da ASPEGI Sarien III. Edizio honetako sarituak erabaki eta ezagutzera emango diren unea.
Azkenik, agendetan denboraz apuntatzeko helburuarekin gogorazi nahi dizuegu Sarien banaketa ekitaldia datorren martxoaren 1ean ospatuko dela arratsaldeko 19:00etan Donostiako Aquariumean.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.