ASPEGI Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak sari hauen bidez emakume profesional eta enpresarien papera aitortu nahi du. Sarien banaketa ekitaldia Martxoak 9an ospatuko da Donostiako Aquariumean. (Gonbidapena beharrezkoa da)
TGA troqueles enpresako Marian Sierra eta Minimil enpresako Contxu Uzkudun ex aequo dira aurten Gipuzkoar Emakume Enpresari saria jasoko dutenak eta Isabel Busto, I68 enpresaren zuzendari orokorra, berriz Gipuzkoar Zuzendari/Profesional bezala aukeratua izan da.
Eusko Jaurlaritzako Lehiakortasun eta Garapen Ekonomikoko kontseilaria; Arantxa Tapia, Gipuzkoako Diputatu Orokorra; Markel Olano eta Donostiako alkatea; Eneko Goia izango dira sari banatzaileak, Donostiako Aquariumean ospatuko den ekitaldian. Gipuzkoako emakume profesional eta enpresariak mundu laboralean duten papera aitortu nahi dute sari hauen bidez, arlo honetan emakume eta gizonen artean berdintasun handiagoa sustatuz.
Aurreko urterarte Gipuzkoa zen euskal lurraldeen artean emakume enpresaria, profesionala eta zuzendariaren papera saritzen ez zuen bakarra. ASPEGI sariak, arrakasta izan duten aktibitateak saritu nahi dituzte, enpresetan ekintzailetasuna sustatzeko eta kontzientziazio sozial handiagoa lortzeko emakume enpresari, profesional eta zuzendariak gure gizartean jokatzen duten paperaren gainean.
ASPEGI aldetik oso garbi dugu erreferentzia onak sortzearen garrantzia, ez bakarrik gaurko belaunaldientzako etorriko direnetzat ere.
Garrantzitsua iruditu zaigu enpresa -Laboral Kutxa, Asisa, Aquarium Donostia- eta erakunde desberdinak sarien epaimahai kide bihurtzea; hala nola; Eusko Jaurlatitza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala- komunikazio sareak -Diario Vasco, Onda Cero-, Unibertsitateak (UPV, Deusto,MU eta Tecnun). Honela, erabaki prozesua lurraldean lanpostuak sortzen duten jarduerak, berritzaileak eta estrategikoak direnak, eta jarduera inguruan balio sortuz garatzen dutenak saritzea izan du helburu.
Enpresari saria: (Ex aequo)
Contxu Uzkudun, Minimileko presidentea Enpresaria, baino batez ere diseinatzailea, 50 urte baino gehiago daramatza sektorean eta online dendaz aparte, denda propioak ditu Donostian, Bilbon, Valentzian eta Gasteizen. Bere tailerra Trintxerpen, Pasaian (Gipuzkoa) kokatuta dago, bertatik ateratzen dira jantzi guztien diseinua, kalitate altukoak izateagatik bereizten direnak, gainera zuzenean komertzializatzen ditu, banatzailerik gabe, honek bere prezioa estutzea aukera ematen dio. Bere meritu handiena da gaur egungo mundu globalizatu honetan mantentzea eta bizirik irautea. Euskal Herrian jantzien aparteko ekoizpenean erreferentea da, Minimil “New Basque Style”. Urte askoz bakardadean lan egin eta gero, bere alabei pasa die lekukoa Ana eta Beatriz Zuaznabar. Beatriz, denden zuzendari artistikoa da eta Ana jantzien diseinuaz eta ekoizpena kontrolatzeaz arduratzen da tailerrean.
Marian Sierra, TAG Troqueles enpresako gerentea eta jabea. Marian Sierra eta Juan Ramon Lasa sortu zuten TAG Troqueles enpresa 1990.urtean. Kartoizko packaging eta arte grafikoen sektorean trokelak fabrikatzen dituen enpresa da. Marian Sierra, bere senarra hiltzean 1995.urtean enpresaren zuzendaritza ardura hartu behar izan zuen eta bere 3 seme-alaben hazkuntzarekin bateratu. Hainbat fabrikazio prozesuen automatizazioan inbertsioa egiten du, hazkundean jarraitzen du nahiz eta urte zailak izan, eta 2012.urtean berrikuntza taldearen liderra izatera pasatzen da merkatuan produktu berri bat sortuz, TOP Gama, eta bere lehenengo filiala zabalduz Hego Amerikan, Plecamer (Mexiko). Gaur egun, bere hedapen internazionalak jarraitzen du Kolonbian eta bere produkzioaren %50a esportatzen du.
Isabel Busto, i68 taldeko zuzendari orokorra 100 langile baino gehiago dituen eta bere kapitala %100an gipuzkoarra den enpresa taldea da i68, Gestioen Berrikuntzarako soluzio informatikoak ematen dituena. Isabel Busto Informatikan lizentziatua da eta i68 taldeko departamento desberdinen karguetan lan egitearekin batera bere bizitza familiarra aurrera eraman du, gainera formazio altuko emakumea da: MBA eta lehiakortasunean doktoratua. Honetaz aparte, DBS eta Tecnun unibertsitateko masterretan klaseak ematen ditu I68 taldeko zuzendaritzatik krisi garaia gainditu du berrituz eta bere profesionalak ilusioz eta konpromizuz betez. Hala nola, profesionalen artean kapitalean mugimendu parte hartzailea sustatu du, irabaziak eta enpresaren kudeaketa hobetuz. GAIA klusterraren Batzar Orokorraren parte da.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.