Gipuzkoako Emakume Enpresari, Profesional eta Zuzendarien Elkarteak sarien bigarren edizioa martxan jarri du, aurten ere gipuzkoako emakume enpresari, profesional eta zuzendarien lana goraipatu nahirik
ASPEGIk Urteko Emakume Enpresari, Profesional eta/edo Zuzendaria Sarien II Deialdia iragarri du, emakume hauek saritzeko eta ikusgai egiteko, karrera eta jardunbide profesionala publikoki eskertuz eta balioetsiz.
Lehenengo deialdiak izan zuen harrakastak, enpresetan egunero lanean dabiltzan emakume hauen lana eta ekarpenak goraipatzeak, gaur egun duen garrantziaz ASPEGIk duen ustea berretsi du.
Sariaren helbuetan daude: erakutsi posible dela, aukera berdintasunetik, errentagarriak, konkurrentzialak eta berritzaileak diren ekonomiko eta profesional-jarduerak garatzea; emakume enpresari, profesional eta zuzendarien jardunbide egokien adibideak aurkeztea; jarduera arrakastatsuak igarrien presetan espíritu ekintzailea – intraekintzailea (delakointra-entrepreneurship) sustatzeko; emakume enpresari, profesional eta zuzendariek gure gizartean duten eginkizun garrantzitsuaren kontzientziazioa areagotu eta etorkizuneko emakume enpresari, profesional eta zuzendariei lagundu eta horien inspirazioa izan.
Saria irabazteko aintzat hartuko diren irizpideen artean aukera-berdintasuna eta kontziliazio pertsonala eta profesionala sustatzen dituzten jokaerak eta aberastasun soziala eta ekonomikoaren ekarpena lurraldearentzat egongo dira. Bai eta, berrikuntza eta iraunkortasunareneta ezagueren eguneratzearen aldeko apustu irmoa.
Hautagaiak aurkezteko epea, irailak 21hasten da, eta hurrengo abenduak 30rarte egongo da irekia. Irabazleei 2017ko martxoaren 9an, 19:00tan,sariak eskuratuko zaizkie Donostiako Aquariumean ospatuko den jendaurreko ekitaldi batean. Sariaren oinarriak eskuragarri dituzue ASPEGIko web orrian:
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.