ASPEGI Sarien laugarren urtean, enpresaririk onenaren eta zuzendaririk/profesionalik onenaren sariak emango zaizkie Herrekor SLUko María Herrero Eizmendiri eta Gipuzkoa Basket GBCko Nekane Arzallus Iturrizari, hurrenez hurren.
Urtarrilaren 16an, epaimahaiak, erakunde laguntzaile, unibertsitate eta enpresa babesle nagusietako ordezkariek osatuak, hausnarketa-prozesuari amaiera eman zion bilera egin zuen. Ondorioz, 2019ko ASPEGI Sariek berriro lortu dute beren helburua betetzea: emakume enpresari, zuzendari eta profesionalen lana goraipatzea eta agerian jartzea, haien ibilbide profesionalarengatik eta gure lurraldearen garapenari egiten dioten ekarpen ekonomiko eta sozialarengatik.
María Herrero Eizmendi, Herrekor SLUko egungo gerentea, Ingeniaritza Mekanikoko lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean. Kudeaketan berrikuntzaren alde egiten duelako, lider trebea delako eta taldeen kohesioa sustatzen duelako nabarmentzen da. Herrekor SLU, Astigarragako familia-enpresa, ingeniaritza industrial edo mekanikoan jarduten duena, Maríaren amak, aitak eta osabak sortu zuten. María 2009an sartu zen Herrekorren, Tecnalian egon ondoren. 10 urte eman zituen han, beste esperientzia batzuk ezagutzen eta ibilbide profesionala garatzen, familia-enpresan hasi aurretik.
Nekane Arzallus Iturriza, Gipuzkoa Basket Clubeko (GBC) egungo presidentea, Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta, beraz, abokatua da lanbidez. Kargua bere gain hartu zuenean, kluba unea zailean zegoen ekonomiaren zein kirolaren aldetik, eta haren gestioa funtsezkoa izan zen egoera hori gainditzeko. Espainiako saskibaloiaren historian, ACB Ligako klub bateko presidente izan den bigarren emakumea da, eta denboraldi bat baino gehiago presidente izan den lehena. Kluba kemenez eta irmotasunez kudeatu du, GBCk saskibaloiaren elitean jarraitzeko helburu argiarekin.
Sariak 2019ko otsailaren 28an emango dira, Donostiako Aquariumean egingo den ekitaldi batean. ASPEGI Sarien IV. edizio honetan, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Donostiako Udaleko eta Emakundeko ordezkariak egongo dira, baita Gipuzkoako beste erakunde batzuetako eta enpresetako ordezkariak ere.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.