Urtero ospatuko den jarduera berri honen helburuahainbat sektoretako erakundeetan buru diren eta kudeatzen dituzten emakume profesionalei aurpegia eta ahotsa jartzea da, gizarteak beste errealitate hau ezagutu eta duten lan egiteko modua jakin dezan. Horretarako, urtero emakumeek kudeaketan goi-mailako presentzia duten bat edo bi eremu aztertuko dira.
Gure abiapuntua? Kirola izango da, non emakume bikain askoren talentuak eta garrantzizko zuzendaritza eta tekniko-karguak Donostia erreferentzia mailara igo duten.
Lehenengo edizio honetan bai Gipuzkoako kirol esparruan bai estatu mailan maila goreneko profesionalak diren emakumeak izango ditugu partaide hizlari lanetan, bide:
Tati Garmendia: Gaur egun BeraBera klubaren eskubaloi sailaren arduraduna da. 20 urte baino gehiagotan zehar klub honen jokalaria izana 2010ean erretiratu zen arte, Valentzian jokatu zuen (98/99) denboraldia salbu. Nazioarteko jokalaria 100 aldiz baino gehiagotan izan zen, eta 2009an kirol merituaren urrezko domina Kirol Kontseilu Gorenaren eskutik jaso zuen.
2007an lehen mailako taldearen jokalaria eta entrenatzailea bihurtu zen, ondoren taldea ere noizbehinka zuzendu zuen, baina bere lan nagusiena klubaren eskubaloi sailaren arduradun gisa egin du.
Azu Muguruza: IDK Gipuzkoa saskibaloi taldearen entrenatzailea, 20 urte baino gehiagotan zehar Donostiako emakume-taldearen buru izan zen, hasiera batean unibertsitateko kategorietan eta gero Lehen Mailan. 2007an Emakumeen Ligako bigarren mailara igotzea lortu zuen, bertan sei denboraldi eginez, eta 2013an Emakumeen Liga nagusira. Beraz, aurten IDK Gipuzkoak lau urte segidan kategoria goienean beteko ditu. 2014-15 denboraldian Espainiako Saskibaloi Entrenatzaileen Elkarteak lehen mailako entrenatzaile onena izendatu zuen.
Mari Ayestarán: Real Sociedad Hockey emakume-sailaren arduraduna da, eta kirol eta administraritza kudeaketan aritzen da. Urte askotan lehen mailako Real Sociedad Hockey emakume-taldearen entrenatzailea izandakoa. 1968an Donostiako Alperrak Klubean jokatzen hasi zen. 1971ko apirilean selekzio absolutuarekin Frankfurtera joan zen lehenengo aldiz, II. Josselin de Jong Koparako prestakuntza gisa. Ondoren 89 nazioarteko partida ofizial jokatu zituen, 1971tik 1984ra estatuko selekzioak egindako partida guztietan parte hartuz. 1973an Donostiako Anoeta Cluban jokatu zuen eta 1974an Real Sociedad Klubaren futbol taldean berragertu zen, 1994. urterarte jokalari izanez. Egun hementxe jarraitzen du Ohorezko Mailako taldea entrenatzen.
Nekane Soria: 2008tik Real Sociedad Futbol-Elkartearen Kontseilaria da. Entitate honen barruan talde femeninoa sustatzeko, honen bistaratzea areagotzeko eta Gipuzkoatik kanpo izateko proiekzioaren alde lan egin du, baita futbol emakume-ligaren kalitatea hobetzeko ere.
2012an Real Sociedad Futbol-Elkartearen Berdintasun Planaren gauzatzea bultzatu zuen.
Ainhoa Azurmendi, psikologa eta kirol aholkularia eta kirol munduan azterlan ibilbide sakona izan duena, bereziki kirol munduan genero harremanei dagokienez, izango dugu dinamizatzaile lanetan.
Ekitaldia azaroak 10 Amara Plza Hotelean 19.00etan izango da, arren konfirmatu etortzea (943 47 14 45, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.)
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.