Nerea Ibañez ASPEGIko presidenteak eta Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzaileak akordioa itxi dute Donostian.
Donostia, 2018ko abenduaren 12an. ASPEGIk, Gipuzkoako Emakume Enpresari, Profesional eta Zuzendarien Elkarteak aurretik CONFENASKek, ADEGIk, CEBEKek eta SEAk sinatutako hitzarmenarekin bat egin du. Hitzarmen honek goi mailako euskal kirolarien laneratzea erraztea eta bultzatzea du helburu.
Ekainak 11ko 14/1998 Euskadiko Kirolaren Legean ezarritakoaren arabera, goi-mailako kirola interes publikotzat jotzen da; alde batetik, autonomia-erkidegoko kirol-garapenean funtsezko alderdia delako, oinarriko kirola sustatzeko pizgarria baita, eta bestetik estatu eta nazioarte mailako kirol-lehiaketa ofizialetan ordezkaritza ekartzen duelako.
Aipatutako legean Eusko Jaurlaritzak profesionalak ez diren kirolariei arreta berezia eskainiko diela azpimarratzen da, bai euren kirol prestaketari dagokionez, bai euren integrazio profesional eta soziala bermatzeko beharrezkoak diren neurriei dagokienez.
Helburu horrekin sinatu da gaur hitzarmena Fundación Basque Team Fundazioaren eta ASPEGIren artean; goi mailako kirolariei euren entrenamenduekin eta nazioarteko txapelketa ofizialekin bateragarriak diren lan baldintzak eskaini ahal izateko, eta beste kasu batzuetan euren laneratzea errazteko goi mailako kirola utzi eta gero.
Bere estatutuetan azaltzen dena aintzat hartuta, Basque Team fundazioak goi mailako euskal kirolaren sustapena du helburu, eta zentzu horretan, euskal kirolarien laneratzea bultzatzen duten ekintza eta programak bere lehentasunak dira.
Bestalde, ASPEGIk ekimen hau bere kide diren enpresen artean bultzatzeko eta zabaltzeko konpromisoa hartu du, erantzukizun sozialeko politiken markoaren barruan, goi mailako kirolariek dituzten gaitasun eta ezaugarri bereziek aberastutako talentu profesionalak identifikatzeko aukeratzat hartuz.
Hitzarmenak bi urteko iraupena izango du eta urtero berrituko da isilbidezko adostasunez.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.