Konta iezaguzu pixka bat zuri buruz; Nola hasi zen proiektua?
Proiektua 2015ean hasi zen, hezur-muinean alterazio bat diagnostikatu zidaten. Gaixotasunaren sintomak eta medikazioaren ondorioak zirela eta, denbora asko ematen nuen etxean. Ezin nintzen lanera joan, ezta ia ezertan kontzentratu ere; beraz, idaztea erabaki nuen, eta automatikoki irakurtzen nuen ozen. Agian zerbait intuitiboa izan zen (bakean utziz gero gertatzen diren gauzena). Goraki irakurtzen nuen, kezkatzen edo hunkitzen ninduen guztia errezitatzen nuen, nik idatzia izan ala ez.
Ekintza magikoa izan zen, sinplea, zeren eta, entzutean, esandako eta partekatutako hitz horiek nolabait nireak izateari uzten zioten, eta horrek lasaitu egiten ninduen. Beste pertsona batzuei agian gauza bera gerta zekiekeela pentsatu nuen, eta jendaurrean errezitatzen eta proiektuari forma ematen hasi nintzen.
Zertan datza?
Proiektua hitzaren ingurukoa da. Poesia eszenikoarekin, interpretazioarekin eta narrazioarekin zerikusia duena biltzen du. Eskrituraren zati batean egunerokoan adierazten ez dudana adierazten dut. Esan dezagun batzuetan kontatzen ez dudana idazten dudala.
"BELDURRA" da nire lehen sorkuntza, dantzaren eta narrazioaren arteko mugimenduzko elkarrizketako pieza performatiboa da.
"HEZURRAK", Manu Gaignerekin batera grabatu berri dudan diskoaren izena da (Poesia musikalizatua). Proiektu bat edo hobeto esanda: maiatzaren 27an Gazteszenan estreinatuko dugun abentura bat.
Zergatik erabaki zenuen ekitea eta berriro egingo zenuke?
Eman dezakedan onena dela uste dudalako erabaki nuen. Orain arte aurkitu dudan eskaintzarik konprometituena, grinatsuena eta zintzoena.
Bai, berriro egingo nuke.
Zer eskaintzen duzu?
Idazten, errezitatzen eta interpretatzen dut. Errezitaldunak antolatzen ditut, poesia eszenikoko tailerrak ematen ditut, dramaturgian laguntzen dut eta musikariekin kolaboratzen dut poesia musikalizatua sortzen.
Zer aholku emango zenioke etorkizuneko ekintzaileei?
Puff, luze eta zabal hitz egin genezake horretaz, prozesuan zehar zalantza eta beldur asko agertzen baitira, eta pertsona asko agertzen dira zure alde eta zurekin. Honela laburbilduko nuke:
Hori dela eta... Egin ezazu, Jarraitu, egin, jarraitu, EGIN
Sare sozialak:
● Web orriak: https://www.puybarral.com/ ● Instagram: @puybarral ● Facebook: @puybarral
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.