Nekane Ibarzabal Emezabal naiz, donostiarra. Bizitza osoa daramat kontainerren eta eraikuntzako materialen enpresa batean lanaldi erdia lanean. Baina beti gustatu izan zaidana joskintza izan da. Nire bi amonak josten zuten eta orduak ematen nituen nola josten zuten beraiei begira, makinaz baita eskuz ere, patroiak egiten, guri arropa konpontzen etab.
18 urterekin Intxaurrondoko gorte eta jantzigintza akademia batean izena eman nuen arratsaldeetan, eta bertan patroigintza, joskintza etab. ikasten genuen. Baina nire semeak jaio zirenean, joskintza baztertuta utzi nuen eta helduagoak egin zirenean, arropa, osagarriak eta abar egiten hasi nintzen berriro, bai niretzat, bai familiakoentzat.
Nola hasi zen zure proiektua?
Pandemian, familiarentzako eta lagunentzako musukoak egiten hasi nintzen, eta, pixkanaka, ahoz aho, jende gehiago hasi zitzaidan musukoak enkargatzen. Bide batez, ea askari-poltsarik, motxilarik, nezeserrik egiten nuen galdetzen zidaten baita ea konponketak egiten nituen ere, eta nik baietz esaten nuen. Orduan, etiketak eta poltsak egitea pentsatu nuen, eta etxean, izen komertzial bat pentsatuz, “Lolazabal” nire izenetik eta bi abizenetatik atera zen.
Hortik Donostiako dendak bisitatzen hasi nintzen nire poltsa itzulgarriak aurkeztuz, zerbait ezberdina, originala. Batzuek poltsak hartu zizkidaten eta saldu egin ninduten.
Zergatik erabaki zenuen ekitea?
Emekini buruz hitz egin zidaten, ea zertan datzan eta ea zer egin behar nuen autonomo gisa alta emateko, eta deitzera animatu nintzen, proiektuan aurrera egin nahi banuen pausoa eman behar nuelako eta konturatu gabe aurrera egin eta, horrela, sektorean gehiago profesionalizatu.
Oraingoz dena pixkanaka doa, pazientzia izan behar da, hasieratik nigan konfiantza izan zuten dendetan jarraitzen dut, partikularren enkarguak egiten eta Cristobal Balenciaga Museoan.
Oso pozik nago, momentua gozatzen, dena pixkanaka doan arren, askotan gogogabetu egiten zara, batzuetan zure ilusio guztiarekin joaten zaren dendetan ezetz esaten baitizute eta beste batzuetan poltsak saldu dituztelako animatzen zara. Errusiar mendi bat bezalakoa da, baina arriskatu egin behar da.
Aholkurik etorkizuneko ekintzaileentzat?
Pazientzia izateko esango nieke, hasiera guztiak zailak direla eta animoak eta zalantzak galtzen dituzula, baina saia daitezela eta, batez ere, haiengan sinets dezatela, ez dezatela beren proiektuarekiko ilusioa galdu.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.