Gizarte-izaerako erakunde baten zerbitzu juridikoetan hainbat urtez besteren kontura lan egin ondoren, lan-eskubidearen eremuan, nire ibilbidean ustekabeko aldaketa bat emna zen emakumeen eta gizonen arteko diskriminazioari buruzko gaiak sakonago aztertzen hasi nintzenean. Horrela, abokatu lanetan ikuspegi feminista aplikatzearen garrantziaz gehiago jabetzen hasi nintzen. Besteak beste, gai hauekiko interesa piztu zitzaidan: legediak amatasuna eta adingabeak ardurapean dituzten familien beharrak nola babesten dituen (edo babesten ez dituen).
Aldez aurretik abokatu gisa esperientzia nuenez, egokia iruditu zitzaidan neure bulegoa irekitzea, gai horiek lantzeko leku bat eskaini ahal izateko. Bulego juridikoak «Irati Alkezar abokatua» izena hartu du, branding-a egin zuen profesionalarekin (Lulumka-ko Lucía) batera hartutako erabakia, nahiz eta nire izen osoa Irati Aizpurua Alquezar den.
Zeintzuk dira zure bulegoko oinarrizko proiektuak?
Bide horri ekitean, helburu nagusietako bat zen abokatu-lanaren muinaz haragoko beste zerbitzu batzuk ere eskaintzea. Hau da, jatorrizko ideia zen (eta da) aholkularitza juridikoa eta auzitegien aurrean nire bezeroen defentsaz gain (hori abokatu gisa egiten den lan arrunta dela esan genezake), dibulgazioari dagozkion beste zeregin batzuk ere egitea. Horrela, asmoa da amei eta familiei zuzendutako hitzaldiak edo tailerrak egitea, beren eskubideei buruzko informazioa jaso ahal izan dezaten, batez ere lan-arloan. Eginkizun hori betetzeko, garrantzi berezia hartzen du amatasun eta aitatasunaren inguruko eskubideei buruzko hitzaldi bat eskaini nahi duten beste elkarte edo profesional batzuekin lankidetzan aritzea.
Bulegoa 2020ko konfinamendua baino pare bat hilabete lehenago ireki zenez, ahalik eta azkarren webgune bat sortzea erabaki nuen, informazio garrantzitsua irekian eskaini ahal izateko, bai eta Instagram kontu bat ere. Sare horretatik hitzaldi pare bat eskaini nituen emakumeek erditzean zituzten eskubideei buruz, izan ere, horiek murrizten ari ziren Covid-19aren aitzakiarekin. Geroago, bi hitzaldi eman ahal izan nituen bideokonferentzia bidez, aldez aurretik izen emanez, amatasun eta aitatasunari dagozkioen lan-eskubideei buruz (hau da, mediku-bajak, prestsazioak, eszedentziak, etab.). Horrelako topaketen alderdi atsegingarrienetako bat pertsonekin elkarreragin zuzena izatea da (online izan arren), eta haien galderak eta kezkak zuzen-zuzenean entzutea.
Zer zerbitzu eskaintzen dituzu?
Bulego honetatik, nire jardun-eremu guztietan berdintasun-printzipioaren aplikazioa sustatzen dut; izan ere, bulego juridikoetara iristen diren kasuetako batzuek begirada zabaltzea eskatzen dute, diskriminazio-egoeraren bat dagoen argitara emateko, adibidez.
Bulegoan lantzen ditudan gaiei dagokienez, lanaren zatirik handiena lan-zuzenbidearen eta gizarte-segurantzaren arloei buruzkoa da, eta hori da nire espezialitate-arloa. Bulegora joaten diren pertsonak zerbitzuak ematen dituzten enpresan gatazkaren bat duten langileak edo prestazio edo laguntza publikoren bat erreklamatu nahi duten pertsonak izan ohi dira. Horretaz gain, indarkeria obstetrikoa edo familia-zuzenbidea ere jorratzen ditut, eta, horretarako, arlo horietan eskarmentu handia duten beste abokatu batzuen kolaborazioak ere izaten ditut, kasuaren konplexutasunagatik beharrezkoa izanez gero.
Zeintzuk dira zure etorkizuneko planak?
Nire ustez, proiektu hau ibiltzen hasi berria da, eta, beraz, egunez egun lan egiten dut oinarriak finkatzeko. Nire ustez, ezinbestekoa da informazio gehiago ematea, amek eta familiek informazio hori ezagutu ahal izan dezaten.
Web orria: https://iratialkezar.com Instagram kontua: @iratialkezar
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.