2014an gure alaba jaiotzen da, eta hazten dohan einean, konturatzen goaz behar bezala egokitutako espazioak falta direla hemen, helduak eta haurrak batera gozatzeko.
Hotz eta euriarengandik babesturik ez dauden jolas-parkeak aurkitzen ditugu, bertan umeak ondo dabiltza, baina bere zaintzapean dauden helduak askotan ez dakite zer egin. Badaude beste lokal batzuk ez daudenak egokituak eta bertako umeen hitz jarioaren ondorioz sortutako erreberberazioa akustikoa dela eta ez direnak eroso suertatzen.
Liburutegiak moduko eraikin publikoak, hala nola, hitz egiten, jaten eta edaten uzten ez dutenak.
Elkartzen gera tabernetan, etxeetan, baina askotan txikientzat behar bezala prestatuta ez dauden espazioekin aurkitzen gera.
Ikusten genuen leku ugari zeudela zure semea beste batzuen ardurapean uzteko, baina, trukean, denbora elkarrekin pasatzeko guneak faltan botatzen genituen. Beraz, gai guzti horiei bueltak eman eta pentsatzen hasi ginen nola izan beharko litzatekeen gure seme-alabekin jolas eta ikasketaren bitartez gozatzeko leku bat.
Ideiak forma hartzen joan ziren, eta pentsatu genuen gure behar berdinak beste familia batzuek ere izan zitzazketela, eta azken finean gure alabarentzat interesgarria zena beste ume batzuentzat ere izango zela.
Zeintzuk osatzen dute proiektu hau? Nolakoak zarete?
Adimen geldiezinak eta multizipsikziplinarrak gara, eta fusioaren aldeko apustua egiten dugu. Horregatik, helburu eta prozesu desberdinak dituzten hainbat diziplinatako pertsonekin lan egitea interesatzen zaigu, uste baitugu ikuspuntu eta pentsamolde bakoitzak irtenbide berezi bat eskaintzen duela eta denon artean azken emaitza aberastea lortzen dela.
Oihana Lasuen, lanbidez arkitektoa Arkitekturako Goi Eskola teknikoan Donostian 2004, prestakuntza osagarriarekin, espezializazio-ikastaroa eszenografian Artidin Bartzelonan 2013, diseinua eta modan Felicidad Ducen Barcelonan 2013, graduondoa instalazio efimeroetan Arquitekturako Unibertsitate Politeknikoan Madrilen 2015 eta masterra paisaian Unibertsitate Politeknikoan Valentzian 2016.
Gorka Litago, zurezko zaharberritzaile ikasketak Iroan Donostian 1997, plastiko eta kautxoen transformazioan espezialista eta delineatzaile proiektugilea Miguel Altunan Bergaran 2003, Ikerketa, garapen eta berrikuntza saileko arduraduna Walterpack empresan Igorren 2020.
Erabakigarriak gara, zure beharretara egokitutako irtenbideak eskainiko dizkizugu, guztiz implikatuz.
Nahi duzun hori lortu arte lanean arituko gara bilatu ondoren antolatu eta koordinatuko dugu.
Amatasunak bizitza aldatzen dizu, gauza asko zure bizitzara eta bizi zaren mundura itzularazten dizkizu, hemen Hannah ArendtFilosofa_ren “jaiotza-kontzeptua” komentatu nahi genuke.Munduan izaki bat jaiotzen den bakoitzean, gizateriak harekin berriro jaiotzeko aukera dauka. Sortzen den izaki bakoitzak berrasmatzeko aukera ematen digu. Gu, gizaki garen aldetik, berriro jaio gaitezke, hobetu egin gaitezke, gizabanako, gizarte edo espezie gisa.
Beraz, esan genuen... Zergatik ez saiatu?
Gure ingurunea aldatzen hasteko, geure burua aldatu behar dugu lehenengo, gure ohiturak, gure lehentasunak, gure balioak.
Bizitza ikusteko eta hari aurre egiteko modua, eragina dute gugan eta ondorioz gure inguruan.
Badakigu aldaketa orok ahalegina eskatzen duela, baina lortzea nahi ditugun emaitzak esfortzua mereziko dutelakoan gaude.
Zer eskainiko duzue?
Publikoki edo pribatuan erabili ahalko den elkargune bat, eta erabiltzaileari materiala eta instalazioak eskeitzeaz gain, hainbat ikastaro, tailer eta ekitaldi egiteko aukerak ere ezkeiniko zaizkio, egunaren edo orduaren arabera. Guztiek partekatu ahal izango dute hemen denbora elkarrekin. Haurrek familan ondo pasatzeko aukerra izango dute, eta, aldi berean, beste ume batzuekin harremetan jarriko dira, helduak bezala, hauek ere beraien antzeko kezkak eta ideak dituztenekin elazionatuko dira hemen.
Eta azkenik, zergatik erabaki zenuten ADARABAR izena jartzea?
Denbora honetan, buelta dexente eman dizkiogu espazio honen izena zein izan beharko litzeteken ideiari, eta ADARABAR izan da azkenik aukeratua.
Izenak berak pentsamendu adarkatuaren forma adierazten duelako, eta hori da hain zuzen espazio honen funtsa, ideia batek beste bat sortzen du, eraldatzen da beste ideia berri baten bihurtuz beharren arabera.
Eta zergaitik ez! Testua neoizko argi letren bidez gauzatzea erabaki genuen, ideia on bat izan dugula adierazteko umore keinu gisa.
Instagram eta Facebook: adarabar.espacio.multifuncion
Telefonoa: 635008805
Posta elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.