"Covid-19ak uste baino gauza gehiago aldatuko dizkigu". (Maria Jesus Insausti, Iztueta Esnekiak-en sortzailea)
Maria Jesus, Iztuetak lanean jarraitu du, premiazko multzoan bait dago, Zer aldatu da?
Osasuna lehenetsi da. Lehenengo momentutik hartu dira segurtasun neurri zorrotzak. Iztuetan lanean gaudenon arteko eta arlo ezberdinetako teknikariekin egiten den elkarlana azpimarratuko nuke.Iztueta baserria premiazko beharreko multzoan dago sartuta. Hau da, gure behiek ekoizten duten esnearekin egindako produktuak behar-beharrezkoak dira merkatuan egotea. Hori dela eta, lanean jarraitu dugu konfinamentu egoera honetan.
Zuen kasuan osasun ziurgabetasuna izan da kezka nagusi bai langile bai bezero eta hornitzaileei begira. Neurri bereziak hartu beharrean aurkituko zineten.
Beti izan dira garbiketa neurriak behar beharrezko gure produkzio prozesuan, orain guztion ardura nagusi bihurtu da.
Eskuak garbitzeko gel garbitzaileak, eskularruak, maskarillak, buruko estalkia eta lanerako arropa egokiak (oinetakoak, uniformea) gure eguneroko lagun bihurtu dira.
Bestalde, instalazioak, lanerako tresneria eta produktuak ekoizteko makinak (esne tankeak, jogurtera, izozkia egiteko makina) garbiketa eta desinfezkio prozesu oso zorrotza daramate. Harata gehiago, instalazio guztiaren zoruak desinfekzio zeatza darama, egunean bi aldiz ere garbitzen delarik.
Maria Jesus, Iztueta martxan dabil, baina bere merkatu zati bat geratu da, nola eragin dizue?
Era ezberdinean, bai.
Kafetegi, ikastetxe, obradore eta jatetxeak itxita gelditu direnez, Iztuetarentzat kolpe handia izan da.
Bestalde hainbat denda, supermerkatu eta komertzio txikiekin urteak daramatzagu elkarlanean. Elkarlan hau indartu egin dugu ahalik eta biztanleria gehiengoarengana iristeko.
Egoera “berezi” honetatik, aterako ote degu ikasketarik?
Nork jakin! Baina hausnarketa ezberdinak egitera behintzat bultzatu behar gaitu.
Trafikoa gelditu denean, hegazkinak…. Kutsadura izugarri murriztu da eta horrek aurrerantzean zer esana izango du nola edo zer erosi eta kontsumitu behar dugunean.
Covid-19ak uste baino gauza gehiago aldatuko dizkigu. Erosketak egiteko ohiturak behar bada aldatu egingo dira, merkataritza txikian arreta gehiago jarriz eta bertakoa, gertukoa, etxe ondokoa dena balorean jarriaz.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.