Arantxa Ubietarekin hitz egin dugu, ideia argiak dituen emakume ekintzailearekin.
Kaixo Arantxa, esan, zein izan zen zure hasiera?
Ingeles Filologia ikasi nuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta ingeleseko irakaslea izan nintzen karrera bukatzen nuen bitartean, hala ere betidanik izan dut argi itzulketan jardungo nuela. Hau gogoan nuela, nire lizentziaturari jarraitutako urteetan, eta irakaskuntzan ari nintzen bitartean, formakuntzan jarraitu nuen eta itzultzailea izateko espezializatutako kurtsoak egin nituen.
Formakuntza amaitzean, itzulketan lan egitea lortu al zenuen?
Garai horretan, itzulketako formakuntzaren eskaria gaur egungoa baino askoz murriztuagoa zen, baina itzulketa agentzia bat aurkitu nuen Donostian, kurtso batzuk egin nituen eta lan batzuk egiten hasi nintzen. Urte batzuk geroago, irakaskuntza uztea erabaki nuen eta Bartzelonara joan nintzen, izan ere, han itzulketan esklusiboki jardutea errazagoa zen.
Nolakoa izan zen zure esperientzia Bartzelonan?
Bartzelonara iritsi bezain laster, itzulketa enpresa batean aurkitu nuen lana eta hiru urtez egon nintzen eta asko ikasi nuen. Baina nire ezagutza handitu nahi nuen, sektoreko enpresa handietan nola egiten zen lan ikusi nahi nuen, eta Ingalaterrara joan nintzen.
Zure erabakia mirestekoa da, Ingalaterrako enpresa garrantzitsuenetan sartzea lortu al zenuen?
Egia esan, bai. Nazioarte mailan, itzulketako enpresa garrantzitsuenetako batean egin nuen lan, ezagutza berriak lortu nituen eta inoiz esperotako proiektuetan egin nuen lan.
Behin, zure helburua lortuta, nola jardun zenuen zure karrera profesionalean?
Urte batzuk pasa ondoren, enpresa uztea eta nire kontutik lan egitea erabaki nuen, nagusiki gauzak nire modura egiteko gogoa nuelako eta ordutegi malguagoa nahi nuelako, nire alabararekin debora gehiago egon ahal izateko. 2008 urtea zen, krisi finantzarioa osoz sartuta geunden eta beldurra ematen zidan lan finko bat uztea, baina erabaki hori hartu nuen.
Erabaki hori hartzeaz damutzen al zara?
Ez naiz inoiz damatu. Autonoma bezala hasi nintzen lanean eta lau urte arrakastatsu ostean, 2012. urtean, San Sebastianera bueltatu nintzen, eta nire bazkidearekin, Traducciones Aulang sortu nuen.
Traducciones Aulang-en lanean hasi zinetean zein izan zen zuen hasierako ideia?
Bezeroei, 10 urte hauetan zehar sektoreko enpresetan ikasitako guztia eskaintzea izan zen gure ideia, baina tratu zuzen batekin, testuen arduradunak gu geu izaten; horrela, bezeroarekiko inbolukrazioa eta tratu zuzena indartsuagoa bihurtzen zen.
Eta gaur egun, zer da eskaintzen duzuena?
Egun, ingelesetik gaztelaniara eta gaztelaniatik ingeleserako zerbitzuak eskaintzen ditugu, bai herrialdeko enpreseentzat eta bai nazioartekoentzat. Testu oso desberdinekin egiten dugu lan: web orrialde, marketin, turismoa edo museo testuak, baino baita ere testu zientifiko eta teknikoak.
Besteengandik nola desberdintzen zarete?
Beste itzultzaile edo profesionalengandik desberdintzen gaituena, tandem on bat osatzen dugula da, kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko beharrezkoa dena. Itzultzaileok gure ama hizkuntzara itzultzen dugu beti, baino zure ondoan itzultzen duzun hizkuntzako herrialde bertako pertsona bat edukitzea abantaila handia da dudarik gabe. Nire bazkidea ingelesa da eta hizkuntza honetara itzultzen du eta nik gaztelaniakoak egiten ditut, baina proiektuak partekatzen ditugu, dudak eta hausnarketak. Komunikazioa gure artean oso erraza da. Guzti hau, balio erantsi bat da bezeroarentzat, askoz gehiago elaboratutako produktua izanik.
Hurrengo urteetarako, zein norabide hartuko duzue?
Etorkizunari begira, eta gertutasuna dela eta, bertako enpresekin egin nahi genuke lan, publiko handiago batera iristeko grina duten edo merkatu berrietan sartzeko aukera duten enpresekin gustatuko litzaiguke kolaboratzea.
Amaitu baino lehen, zerbait gehiago esan nahiko zenuke?
Gomendazio batekin gustatuko litzaidake amaitzea. Noizbait itzulpen bat behar baduzu, profesional bati deitu. Idazten jakiteak ez gaitu idazle bihurtzen, beraz, beste hizkuntza bat jakiteak ez gaitu itzultzaile bihurtuko. Etengabeko formakuntza, ikerketa eta grina behar da lanbide honetarako. Enpresek asko inbertitzen dute publizitatean, irudian, sare sozialetan, web orrialdeetako diseinuetan… Baina ez dute ahaztu behar, testu bat akats batekin edota itzulketa txar batekin, inbertitutako guztia hautsi dezakeela, eta bere egiaztasunean eta ospean efektu negatibo bat izatean. Beti profesionalen eskuan utzi behar ditugu gauzak.
Gure web orrialdea uzten dizuegu informazio gehiago izan dezazuen: https://aulang.com/
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.