2020ko TOPAKETEN lehenengo saioa, sormena ardatz izango duena.
1. saioa: berdintasunezko enpresen testu inguraketa
ENCUENTROS ASPEGI TOPAKETAK 2020 topaketei hasiera emango diegu, berdintasunezko enpresak testuinguruan jartzeko izango ditugun bi hitzaldietako batekin, Economistas sin Fronteras - Mugarik gabeko Ekonomistak erakundearekin lankidetzan.
Otsailaren 19an, asteazkena, ASPEGI Topaketen edizio berri ekingo diogu. Aurten, enpresako sormena izango da gai nagusia, arrakasta lortzeko ezinbestekoa dela sinetsita. Berdin dio negozioaren jarduera-sektorea, eguneroko lanaren tipologia edo taldea osatzen duten profilak. Izan ere, enpresa guztiek sormen ekarpen handia behar dait dute.
Egunerokotasunean sormenak presente egon behar du, eta, aldi berean, aztertu behar dugu ea sortzaileak izaten ari garen eta, noski, sormen hori suspertzeko ekintzak eta dinamikak egin. Lehenengo premisa gure lanetan ideia horiek ekartzeko aske izatea da, eta bigarrena, gure "izaki sortzailearekin" konektatzea eta sinistea. Are gehiago, horrek enpresa kulturarekin lerrokatuta egon behar du: pertsona sortzaileak izateko, giroak, zuzendaritza estiloak eta enpresaren arimak pentsamendu sortzailea bultzatu behar dute. Sormena ez da loratzen pertsonek askatasunez adierazteko beldurra duten edo ekimenak murrizten diren giro batean.
Testuinguru honetan, eta ikuspegi kritiko, gogoetatsu eta transbertsal hontatik, genero-ikuspegia sartu genuen, eta horretarako Accenture aholkularitza-enpresara eta Getting to equals 2019ko urteko txostenera jo genuen; non berrikuntzan jarri duen arreta, enpresa berdinzaleenak ere sortzaileenak direla ondorioztatzeko. Azterlan horren arabera, kultura korporatibo paritarioa da berrikuntza gehien bultzatzen duena erakundeetan, faktore geografikoak, demografikoak, tamaina edo enpresak jarduten duen sektorea baino indartsuagoa izanik.
Testuinguru-saioetako lehenak, beraz, berdintasunezko enpresek zer egiten duten ezagutzea izango du ardatz, eta, ondoren, martxoko saioan, sormena testuinguruan kokatuko dugu, enpresa-ingurune batean duen garrantzia ikusteko (Angélica Satiroren eskutik).
Hala, Patricia Solaun González Economistas sin Fronteras enpresarekin lankidetzan, berdintasunezko enpresei buruz hitz egingo digu, termino hauetan:
Berdintasuna emakumeen eskubide gisa.
Munduko/Euskadiko berdintasun-egoerari buruzko datuak.
Enpresetako desberdintasunaren adierazpen zehatzak: datu ikusgarriak eta ikusezinak.
Emakumeen beharrezko ahalduntzea: onura indibiduala eta kolektiboa.
Hizlaria:
Patricia Solaun González: 2017ko otsailetik EsF Euskadin lanean, gaur egun koordinatzaile gisa. Zuzenbide Ekonomikoko lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, eta Nazioarteko Laguntza Humanitarioko masterra Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuan. Kudeaketa eta analisi ekonomiko-finantzarioaren Frantziako diploma, Conservatoire national des arts et métiers (CNAM). Nazioarteko Lankidetzaren eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren sektorean 15 urte baino gehiagoko esperientzia, eta hainbat proiektu koordinatzeko aukera izan du, batzuk genero-berdintasunean zentratuta; estarako, "Mugitu berdintasunaren alde. Justiziazkoa da ".
EsF: Economistas sin fronteras erakunde independente, akonfesional eta apartidista bat da, ekonomialariek sustatua eta era guztietako pertsona solidarioak biltzen dituena. EsF Euskadin ordezkaritza gisa eratu zen 2003an, boluntario talde baten ahaleginari eta Ekonomisten Euskal Elkargoaren laguntzari esker. Bere helburu nagusia giza eskubideetan oinarritutako egitura ekonomiko eta sozial justu eta solidarioak lortzea da, bai eta ahalbidetuko duten aldaketak sortzen laguntzea. Giza eskubideen erabateko gozamena bermatzeaz gain, bizitzaren iraunkortasuna sustatuko duen garapen-eredu baten alde egiten du.
Izena ematea
Beharrezkoa da bertaratzea baieztatzea:
Posta elektronikoz, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean, edo 943 32 66 00 ext-5373 telefonoan, otsailaren 14a baino lehen.
Kuota
Bazkideak: dohainik. Gogoratu bazkideek eskubidea dutela lagun batekin elkartzeko, pertsona horrek elkartea ezagut dezan. Laguntzailea beste bilera batera etorri bada eta parte hartu nahi badu, bazkide ez denaren kuota ordainduko du.
Bazkide ez direnak: 50 Euro
Kokapena Deustuko unibertsitatea
Izen ematea beharrezkoa da
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.