Mari Ayestaran Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen Carmen Adarraga sariaren saritua izan da. Sari honek gipuzkoako emakume kirolarien lana saritzen du, bere jarrerarekin, ibilaldiarekin eta jarduerakin nabarmendu egin direnak. Txuri urdinak Martxoak 7an 19:00tan jasoko du saria Oronan, Emakumeen Egunaren bezperan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Mari Ayestaran entrenatzailea saritzea aukeratu du, Carmen Adarragaren bere bigarren edizioan, emakume kirolarien ibilaldiaren defentsan. Bere helburua da, urtez urte eta egunez egun bere aldetik hoberena ematen duten emakume, erakunde eta pertsonen lana saritzea, helburu garrantzitsuak lortzen dituztenak, gizonak baino ozotopo gehiagoei aurre eginez.
Aurten antzemate hau Mari Ayestaran emakumearentzat izan da. Donostiar kirolari honek Errealeko belarrezko hockey taldean gakoa izan da, lehenengo jokalari bezala, eta gero entrenatzaile bezala.
89 partidu internazional jokatu ditu (europeoak, mundialak, lagunartekoak) eta estatu mailako selekzioarekin partiduak jokatu zituen 1971 eta 1984 urteen artean. Hainbat arrakasten artean, bere taldea, Espainiako Gazteen Txapelduna izan da, belarreko eta salako kategorietan, Madrileko Hockey Sala Txapelduna 1976/77 urteetan, Belarrezko Hockey Txapelduna Santander-en Espainiako Lehiaketaren azkeneko fasean 1980/81 denboraldian eta 85/86an Ohorezko Dibisio Liga sortzean Errealeko titulua irabazi zuen. Bi Errege Kopa ere irabazi zituen. 92ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan Ayestaran entrenatzen zuen taldeko 3 jokalari Urrezko domina irabazi zuten. Teresa Motos, Nagore Gabellanes eta Maider Telleria, "urrezko neskak" bezala ezagunak direnak urrezko domina irabazten lehenengo gipuzkoarrak izan ziren.
Jokatzailea, entrenatzailea eta Euskadiko aukeratzailea izateaz aparte, Mari Ayestaran Espainiako Hockey Federazioaren (1990) presidenteordea izan da eta gaur egun, Errealeko Hockey taldeko delegatu bezala jarraitzen du.
"Dudarik gabe kirolari curriculum goragarria dauka, baino batez ere nabarmendu behar da Mari Ayestaran emakume inkonformista, borrokalaria eta emakume kirolarekin oso sartuta dagoen emakumea dela.
Azkenera arte ekin egiten duen emakumeen adibidea da, etorriko diren belaunaldientzako motibazio eta inspirazio bat da. Horiek denak bidezkoa, berdina eta askea den sozietate bat eraikitzera laguntzen dute", aitortu du Diputazio Orokorraren lehenengo tenientea eta Kirol eta Kulturaren foruaren ordezkaria, Denis Itxaso.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.