Jasangarritasunari buruzko aktualitatea
2030 Agenda Euskadin. Atzerapena GJH5 Genero berdintasunean.
Euskadik helburua lortu du edo lortzeko bidean dago jakinarazitako 2030 Agendako adierazleen % 57,7an. GJH5 aurrera egiteko behar handiena duten lau GJHetako bat da.
"Emakumeak eta jasangarritasuna" sarien 2. edizioa
GFAko Jasangarritasun Departamentuak “Emakumeak eta Jasangarritasuna” sarien 2. edizioa eman die Cristina Peñari, Belén Méndez Gonzalezi eta Ainhoa Gonzalezi.
Euskadik GJH18 Ahots batuak sustatzen du Donostiatik
Kultur eta hizkuntza aniztasuna babesteko aliantza globala, Euskaditik bultzatua. GJH 18 sustatzeko berrikuntza-laborategi bihurtuko den lan-talde bat jarriko da martxan. Donostian egongo da eta Tabakalerak, Kutxa Fundazioak, Zinemaldiak, Donostiako Bulego Estrategikoak eta UN Etxeak osatuko dute, besteak beste.
Lidergo jasangarria
Gure enpresak behar luketen bezain jasangarriak al dira? Badakigu nola lortu jasangarriak izatea? Zer paper jokatzen du lidergoak horretan? Nola definitzen da lidergo jasangarria? Hori jakiteko, Esadeko Lidergo eta Jasangarritasun Katedrako zuzendari Ángel Castiñeirak gai horretan adituak diren 3 liderrekin hitz egin du.
Polimeroen ikerketa jasangarritasunerako
Gemma Ventínek, Bureau Meritasko GGE eta Jasangarritasun Batzordeko kideak, Idoia Azaldegui Polymat-eko arduradun nagusi, ASPEGIko bazkide eta GFAko “Emakumeak eta Jasangarritasuna 2024” saridunarekin hitz egin du.
Emakumearen figura jasangarritasunean
Adelaida Sacristán-i elkarrizketa, COTEC Fundazioko azterlanen eta ezagutzaren kudeaketako zuzendaria. Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko Topaketaren programaren barruan, eta martxoaren 8arekin bat eginez, mahai-inguru bat egingo da Emakumeei eta Jasangarritasunari buruz eztabaidatzeko.
Nola txertatu GJHak zure enpresa/negozioaren kudeaketan
Eusko Jaurlaritzak enpresa eta erakundeen eskura jartzen duen tresna, GJHak beren kudeaketan integratzeko. Gida hau 2030 Agendarekiko konpromisoan sakontzeko prozesu baten lehen urratsa da.
Ezagutu Naturklimaren autodiagnostiko tresnak
ETE edo merkataritza bateko jabe zara edo bertako kide? Neurtu zure ETEaren egoera eragin hirukoitzeko jasangarritasunaren, GJHren eta ekonomia zirkularraren arloan CircularScan-ekin, edo neurtu zure merkataritzak komunitatean duen eragina Dendatu-rekin.
Nola inbertitu finantza-produktu jasangarrietan
Gero eta inbertitzaile gehiago saiatzen dira beren errentagarritasun-helburuak eta beren diruak ingurumena eta gizartea hobetzeko balio izatearen nahia uztartzen.
Ezagutu GJHen aldeko euskal aliantza
Euskal erakundeek eta Euskadiko akademia, zientzia, ekonomia eta gizarte zibileko hainbat agentek osatutako ekimena, 2030 Agendaren eta haren Garapen Jasangarrirako Helburuen garapenean lankidetza bilatzen duena.
GFAko dirulaguntzak enpresa eta erakundeentzat
Gipuzkoako Foru Aldundiak Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) babesten ditu deialdi espezifikoen bidez, lurraldean trantsizio ekologiko eta sozialki bidezkoa bultzatzeko, trantsizio energetikoa, jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra bezalako arloak nabarmenduz.