Ikusgarritasuna eta sariak

Gipuzkoako emakumeen talentua eta lidergoa aitortuz

2015etik, ASPEGI Sariek Gipuzkoako emakume enpresari, zuzendari eta profesionalek lurraldeari egiten dioten ekarpena eta bikaintasun profesionala nabarmentzen dute urtero.
Bi kategoriaren bidez —Emakume Enpresaria eta Emakume Zuzendaria/Profesionala— emakumeen lidergoa ospatzen dugu eta bidea urratzen duten erreferenteak ikusarazten ditugu.

Sari hauek lurraldean finkatutako errekonozimendu bihurtu dira, emakumeek ekonomian eta gizartean duten benetako eragina nabarmenduz.

Ekarpen nagusiak:

  • Berdintasunak enpresen lehiakortasuna eta errentagarritasuna sustatzen duela frogatzea.
  • Emakumeek gidatutako jardunbide egokiak eta arrakasta-kasuak ikusaraztea.
  • Emakumeek Gipuzkoako garapen ekonomiko eta sozialean duten funtsezko zereginaz kontzientziatzea.
  • Etorkizuneko enpresari, zuzendari eta profesionalak inspiratzea, benetako eta hurbileko erreferenteak eskainiz.

ASPEGI 2026 Sariak

ASPEGI 2025 Sariak

ASPEGI 2024 Sariak

Hainbat sektoretako emakumeen lidergoa ikusarazten duten mahai-inguruak

Mahai-inguruak antolatzen ditugu, non sektore edo eremu jakin bateko emakume erreferenteek beren ibilbideak, ikasitakoak eta esperientzia profesionalak partekatzen dituzten.

Beren ahotsen bidez, lideratzeko moduaren aniztasuna balioesten dugu, beren erakundeak eta sektoreak nola eraldatzen ari diren erakutsiz. Elkarrizketa hauek emakumeen lidergoari buruzko begirada zintzo eta hurbila eskaintzen dute, parte hartzen dutenentzat inspirazioa eta ikuspegi berriak sortuz.

Ekarpen nagusiak:

  • Emakumeen errealitatea ikusarazten dugu sektore zehatzetan.
  • Bokazio eta lidergo eredu berriak inspiratzen dituzten emakume erreferenteak erakusten ditugu.
  • Emakumeek gero eta eragin handiagoa duten rolak, lanpostuak eta sektoreak ezagutzera ematen ditugu.

Emakumeen rola gastronomian

Emakumeak merkataritzaren sektorean

Emakumeen kudeaketaren balio bereizgarria hotelen sektorean

Gipuzkoako emakumeen talentu ekintzaileari aitortza

Gipuzkoa Ekintzaileak lurraldeko emakume ekintzaileen talentua, berrikuntza eta eragina nabarmentzen ditu urtero. Errekonozimendua hiru kategoriatan egituratzen da: Berrikuntza eta Teknologia, Jasangarritasuna eta Ekintzaile Gaztea.

Bere helburua emakumeek gidatutako proiektu berriak ikusaraztea eta Gipuzkoako emakumeen ekintzailetza indartzea da.

Ekarpen nagusiak:

  • Emakumeen ekintzailetza ikusaraztea eta aitortzea.
  • Ekintzaile-bokazio berriak sustatuko dituzten benetako erreferenteak sortzea.
  • Gipuzkoan konektatuta eta aktibo dagoen ekintzaileen komunitate bat sustatzea.

Berdintasuna eta gizarte-eraldaketa sustatzeko hausnarketa-gunea

Emakume eta gizonei irekitako urteko foroa; bertan, aukeratutako gaiari buruzko aditu baten hitzaldi magistrala eta mahai-inguru bat uztartzen dira, berdintasunean aurrera egiteko funtsezko erronkak, aukerak eta joerak aztertzeko.

Ekarpen nagusiak:

  • Hausnarketa kolektiboa sustatzea, gizarte-eraldaketan aurrera egiten jarraitzeko.
  • Begirada berriak eta ezagutza eguneratua ekartzen duten ahots adituak eta anitzak txertatzea.
  • Emakumeek eremu profesionalean dituzten egungo erronkei buruzko kontzientzia eta sentsibilizazioa sortzea
  • Emakumeek eremu profesionalean dituzten egungo erronkei buruzko kontzientzia eta sentsibilizazioa sortzea

ASPEGI 2025 Foroa

ASPEGI 2024 Foroa

ASPEGI 2023 Foroa

Erreferenteak sortu eta inspirazioa biderkatzen duten benetako istorioak

Emakume Inspiratzaileak bidea urratzen duten eta beren ingurua eraldatzen duten emakumeen benetako istorioen bilduma da.

Haien ibilbideak gure sare sozialetan eta webgunean partekatzen ditugu erreferenteak ikusarazteko, haien ekarpena balioesteko eta inspirazio-artxibo bizi bat sortzeko. Haien eragina aitortzeko eta belaunaldi profesional, ekintzaile eta lider berriak motibatzeko gune bat.
Emakume inspiratzaileak