Eragina duten proiektuak

Ekintzailetzarako irtenbide kolektiboak sustatzeko parte-hartze proiektua

BATERA proiektu kolaboratibo bat da, Gipuzkoako emakume ekintzaileak biltzen dituena ekintzailetzaren benetako erronkak identifikatzeko eta irtenbide praktikoetan elkarrekin lanean aritzeko.

Lan-taldeen bidez, Gipuzkoako ekintzailetzaren erronka batzuk modu kolektiboan identifikatu eta konpontzen dira.

Ekarpen nagusiak:

  • Emakumeen ekintzailetzaren beharrak eta oztopoak modu parte-hartzailean identifikatzea.
  • Ekintzaileen esperientziatik bertatik sortutako irtenbide kolektiboak.
  • Entzuteko, laguntzeko eta elkarrekiko laguntzarako guneak.

Emakume migratzaileen autonomia eta gizarteratzea eta laneratzea sustatzen

"la Caixa" Fundazioak finantzatutako proiektua, emakume migratzaileak ahalduntzen eta gaitzen dituena Gipuzkoan gizarteratzeko eta laneratzeko.

Prestakuntzen, mentoretzaren eta laguntza-sareen bidez, proiektuak lana lortzea edo ekitea errazten die, haien autonomia sustatuz eta lurraldeko enpresa-sarearen aniztasuna aberastuz.

Ekarpen nagusiak:

  • Enplegagarritasunerako eta ekintzailetzarako gaitasunak garatzea.
  • Laguntza eta mentoretza autonomia pertsonala eta profesionala indartzeko.
  • Laguntza-sareak eta konexioa Gipuzkoako enpresa-ekosistemarekin.
  • Aniztasuna sustatzea lurraldeko ekonomia-sarearen balio gisa.

Emakumeen lidergoa inspiratzeko eta gazteen artean erreferenteak sortzeko proiektua

Gipuzkoa eta Akitania arteko mugaz gaindiko proiektua, unibertsitateko, goi-mailako graduko eta erdi-mailako graduko gazteak inspiratzeko: emakumeak ere egon daitezke industriako lidergo-postuetan.

Enpresetara bisita gidatuak eginez, emakume liderren testigantza inspiratzaileak emanez eta lankidetza-jarduerak eginez, proiektuak eraldaketa kultural sakona lortu nahi du emakumeen lidergoaren pertzepzioan, erakutsiz industrian ere talentuak, erabakitzeko gaitasunak eta berrikuntzak emakume aurpegia dutela.

Ekarpen nagusiak:

  • Inspirazioa emakume liderren bidez.
  • Industria-sektoreetan erreferenteak sortzea.
  • Aurreiritzirik gabeko bokazioak sustatzea.

Nazioarteko lankidetza-proiektuak

Testuinguru ahuletan emakumeen lidergoa, autonomia ekonomikoa eta garapen iraunkorra sustatzeko nazioarteko lankidetza-proiektua. Mozambike, Senegal Tanzania edo Peru bezalako herrialdeetan egindako ekimenen bidez, emakumeen garapen ekonomikoa eta ekonimmia sustatzen dugu.

Ekarpen nagusiak:

  • Emakumeen gaitasunak eta lidergoa sendotzea.
  • Testuinguru ahuletan autonomia ekonomikoa bultzatzea.
  • Tokiko eragileekin lankidetzan aritzea garapen iraunkorra lortzeko.