Emakume enpresari, profesional eta zuzendariaren garapenaren alde
ASPEGI Emakume Profesional, Enpresari eta Zuzendarien elkartea da. Bere helburua bazkideen interesak babesteaz gain, emakumeen balio gizatiar, sozial eta profesionalak garatzea da.
ASPEGI 1998.an jaio zen, irabazi asmorik gabeko elkarte bat bezala. Bere helburua, gizon-emakumeek ekonomiko, gizarte eta lan mailan aukera eta eskubide berdinak izatea da.
Hori lortzeko, emakumeak profesional eta enpresa-munduan sartzen errazten dituzten ekimen eta jarduerak bultzatzen ditu, baita beraien ikuspenaren alde apustu egiten dituztenak ere, mugitzen diren ingurunea hobetuz.
Elkartearen xedea eta helburuak, orain arte definitutako beste alderdi garrantzitsu batzuen artean:
Misioa eta Ikuskera
o Elkartekideen interesak defendatzea eta emakumearen balio humanoak, sozialak eta profesionalak garatzea, enpresaburu eta/edo profesional eta zuzendaritza gisa.
o Ekonomiaren, gizartearen eta lanaren eremuan, gizonen eta emakumeen artean aukera-berdintasuna eta eskubideak lortzen laguntzea.
Helburuak
Entrepesari, profesional eta zuzendari izaeran, emakumearen gizatiar, sozial eta profesional balioak bermatu, defendatu eta garatu.
Enpresa publiko eta pribatuak kudeatzen dituzten emakumeen eskubideen onarpena lortzeko bideratuta dauden ekimen eta ekintzak gauzatu.
Bazkide guztien garapen pertsonala eta profesionala bermatu, mugitzen diren ingurunearen kalitate orokorra hobetzeko.
Gure lurraldea garatzen lagundu, enpresen efikazia eta eraginkortasuna bultzatuz, osatzen dituzten pertsonen balioen sustapenaren bitartez, behar diren baliabideak bilatuta.
Lan esperientziak trukatzeko laguntza sare bat bazkideen artean sortu, era honetan espiritu kooperatiboa, laguntza eta lankidetza indartzen baitira.
Enpresak osatzen dituzten pertsona guztiak indartzeko behar diren baliabideak ezarri, gaitasun pertsonala garatuz egungo bezalako ingurune dinamikora moldatzeko.
2018-2020 Ildo Estrategikoak
Bazkideak hausnarketa prozesu batean parte hartu dute 2017ko ekaina eta abendua bitartean, aurrez aurreko eztabaida eta alderaketa mahaien medioz edo modu birtualean galde-sortak erabiliz. Ondoriozko plana bazkideei aurkeztu zaie martxoaren 14an ospatutako Batzar Orokor Arruntean.
Prozesu kolektibo horren lehen emaitza, elkartea eta honen izenean aritzen diren bazkideak gidatzeko balioak definitzea izan da. Balioak gure webgunean jasota daude, eta ASPEGI-ren muina bera islatzen dute.
Hausnarketak gure elkartearen ZUBI izaera ere berretsi du, berdintasuna eta ekonomia-lan eremuen arteko lotura izanez: nahitaez bi gauza horiek gara. Hauxe da nahi duguna: alde batetik, berdintasunaren eremuak uler dezala soldata eta lan berdintasunik gabe nahiz emakumeen autonomia ekonomikorik gabe, berdinen arteko gizartea eraikitzea ezinezkoa dela; eta bestalde, ekonomia eta lan eremuak uler dezala, emakumerik ezean ez dela egongo hazkunderik, lehiarik, ezta garapenik ere.
Hortik aurrera, argi daukagu BERDINTASUNA SUSTATZEN ETA ZABALTZEN duen EKONOMIA eta ENPRESA ORGANOA garela. Hau dela eta, ondoren aipatzen diren ildo estrategikoetan lan egiten jarraitu beharko dugu:
• Gipuzkoa mailan eragina izaten saiatu berdintasun, erantzunkidetasun eta parte-hartze gaietan • Gure identitate bikoitza “enpresa-berdintasuna” garatu • Elkartea benetako baliabide ekonomiko eta pertsonalaz hornitu
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.