Orain urte bat Jakintza Hiriburua – Emakumeen arteko elkarrizketak saioari hasiera eman genion, lehenengo edizio horretan emakumeak goi mailako kirol arloan egiten duen funtsezko ekarpenak nabarmendu eta balioan jarriaz. Aurten, ekainak 8ean Amara Plaza Hotelean 19.00,
bigarren edizioa izango degu, oraingoan osasun arloan, bai zaintza eta sendagintzan, bai eta ikerketa eta industrian, emakumeak egiten duen aportazioaren errealitatea azaltzea helburu izanik.
Datuak, urtero bermatzen doan osasun sektorearen feminizazio bat azaltzen dute. Kudeaketa eta zuzendaritza postuak berriz, gizonezkoen esku jarraitzen dute. Osasun arloan buru diren emakumeak nabarmentzea eta hauen gaitasun, ahalmen eta kudeaketa lanak ezagutzera ematea bidezko eta beharrezko jotzen degu. Hauen balioa erakusteaz gain, konfidatu eta dituzten lidergo gaitasunak aprobetxatu beharrean gaude. Hare gehiago, bizitzarako hain funtsezko diren esparruetan, bertan egindako hausnarketa eta proposamenak, aukera berdintasuna duen gizarterantz eraman bait gaitza.
Ekitaldi honetan Eusko Jaurlaritzaren osasunaren kontseilariordearen presentziarekin kontatuko dugu, Iñaki Berraondo, antolakuntzaren, ordenaren eta osasun ebaluazioaren zuzendariarekin, Nekane Murga, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko berdintasunaren zuzendariarekin, Miren Elgarresta.
Ondorengo profesionalek hartuko dute parte:
CONCHA VIDALES: DNA Data, gaixotasun genetikoen diagnosi molekularrean berezitutako biomedikuntza enpresaren sortzaile eta Zuzendari Exekutiboa. Biologi zientzietan doktorea. Genetika molekularrean aditua. Haimbat zientzi eta elkarte profesionalen kide, eta ikerketa esperientzi zabala duena.
ARANTXA ATIENZA: DKV Aseguruen Ipar Zonako Mediku Zuzendaria. Medikuntza eta kirurgian lizentziaduna, lan Medikuntzan aditua.
INMACULADA SANCHEZ MARTIN: Gizaosasun koordinaketan Teknikoa, Gipuzkoako Erizaintza Kolegio Ofizialeko Batzorde kide eta Estatuko Erizan Zuzendarien Elkarteko (ANDE) kide sortzailea. Erizaina eta kudeatzailea.
BEGOÑA AZKARATE AYERDI: Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Fakultatiboen (BAME) ikasketa-buru eta Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialaren Fundazioko Lehendakaria. Medikuntzan Lizenztziaduna eta Medikuntza intentsiboan aditua.
ANA CALVO AGUIRRE: Directora médico de OSI GOIERRI ALTO UROLA. Medikuntzan Lizenztziaduna eta Famili eta Komunitate Medikuntzan aditua.
AMAIA BACIGALUPE - Moderadora: Soziologian lizentziatua (UPV/EHU), Politika Publiko eta Gizarte Politiketan Masterra (UPF) eta Osasun Publikoan Doktorea (UAB).
Ekitaldia Donostiako Udaletxearen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Sabadell Bankuaren babesa izango du, eta gainera Erizain Eskolaren eta Gipuzkoako Mediku Eskolaren laguntza izango dugu, hauen babesa oinarrizkoa izan da II.Edizio hau aurrera eramateko.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.