Asuncion Guruzeaga Iraola Donostian jaio zen 1912/07/29an, Donostiako familia xume batean. Bere aita, Francisco (Patxi) Guruzeaga Illarregi, Casino Gran Kursaaleko atezaina izan zen, eta bere ama, Margarita Iraola Beobide, Erregina Erregentearen kaleko 5. zenbakiko atezainaren arduraduna. Atezaindegiko etxebizitzan, Patxi eta Margarita bizi izan ziren Asuncion eta Mª Dolores alabekin.
Familiaren diru-sarreren zati handi bat, Guruzeaga Iraola ahizpen haurtzaroan, aitak jasotzen zituen eskupekoak (propinak) izan ziren, Kasinoan zortea zutenek banatzen zituztenak, harik eta, 1924an Miguel Primo de Rivera diktadoreak boterera iritsita, jokoa debekatu zen arte, eta horrek eragin oso negatiboa izan zuen Guruzeaga Iraola familiaren ekonomian.
Hala ere, zorte txarra familiarentzat aldatu egin zen, Patxi Guruzeagari loteriaren sari garrantzitsu bat egokitu baitzitzaion, alabei etorkizun hobea eskaini ahal izateko. Hala erabaki zuen alaba zaharrenak, Asuncionek, gaur egun Enpresarial-Ekonomia bezala ezagutzen den adarrean ikasketak egin nahi zituela. Beraz, 1926an "Merkataritza" ikasketak hasi zituen egungo "Correos" eraikinean zegoen eskola zaharrean. "Merkataritzako peritutzari" zegozkionak amaitu ondoren, garai hartan "Merkataritzako Irakasleak" izenekoari zegozkionekin jarraitzea erabaki zuen (egungo "Enpresa Gradua/Lizentziatura" ren baliokidea den titulazioa). 1931ko ekainaren 15ean amaitu zituen, bere promozioko emakume bakar gisa, 1986ko abenduaren 30ean emandako tituluan agertzen den bezala. Titulu horrek, egun horretan, bere seme-alabek oparitu zioten, berak ezin izan zuelako bere garaian eskatu, hura lortzeko egin behar zen diru kopuru handia zela eta.
Horrela, Asunción Guruzeagak "Cinematográfica Guipuzcoana S.A." n hasi zuen bere lan profesionala, "Novedades" eta "Actualidades" zinemen jabe den enpresan, eta, geroago, "Novelty" ren jabe, hasiera batean txartel-saltzaile gisa eta, ondoren, administrazio-lanetan. Enpresa horretan ezagutu zuen bere senarra izan zen Guillermo Francisco (Paco) Marín De la Peña, Donostian jaioa, aita errioxarra eta ama burlatarra zituenak.
Paco eta Asuncion 1941-05-08an ezkondu ziren. Elkartze horren ondorioz 4 seme-alaba jaio ziren: Francisco Javier (Paco) 1943an, José Antonio 1944an, Mª Carmen 1948an eta Ignacio 1954an.
1957ko urriaren 7an, tiroideko minbizi baten ondorioz, Paco Marín De la Peña hil zen eta Asunción alargun geratu zen 2 eta 14 urte bitarteko 4 seme-alabekin.
Asuncionek erakutsitako prestakuntza eta baloreei esker, garai hartan Jose Mª Muguruza Irisarri buru zuen "Cinematográfica Guipuzcoana" ko Administrazio Kontseiluak erakundeko Gerente izendatu zuen, eta Euskadin horrelako kargu bat betetzen zuen lehen emakumea izan zen.
Asuncion Guruzeagak bete zuen postu hori 1980an erretiroa hartu zuen arte. Harengan jarritako konfiantzari erantzunez, inplikazio osoz hartu zuen erantzukizuna, eta, horren ondorioz, gaueko 11etan amaitzen ziren lanaldi luzeak egin behar izan zituen, "Novedades" zinearen eraikinean bertan dagoen bulegoko kutxa gotorrean eguneko azken saioko diru-bilketa gorde ondoren. Asuncionek zeregin hori seme-alaben hezkuntzarekin uztartu ahal izan zuen, beti familiarekin bizi izan zen Juliana De la Peña amaginarrebaren laguntza ordainezinari esker.
60ko hamarkadan, Gipuzkoako Emakume Enpresarien Elkarteko presidente izan zen Asunción Guruzeaga, eta, handik, enpresaren munduan emakumearen rola sustatu zuen. Garai hartan, enpresa ia bakarrik gizonentzat zen.
1976ko ekainean, Donostiako Udal Aurrezki Kutxako Gobernu Batzordekokide izendatu zuten, eta Estatu osoan antzeko kargu bat bete zuen lehen emakumea izan zen.
Emakume alargunen egoera zailaz jabetuta, Asuncionek beti izan zuen denbora egoera horretara iristeko zoritxarra zuten bere inguruko emakumeei babesa eta elkartasuna eskaintzeko. Baina laguntza orokorra eta egituratua lortzeko, 1974an, Mª Luisa Rezola, Viuda de Vivancoren laguntza eskergarekin, "Asociación de Viudas de Gipuzkoa-ALARGUNAK" elkartea eratu zuen, eta erakunde horretako lehendakari izan zen 1974an eratu zenetik. "ALARGUNAK" Donostiako Zabaleta kalean du egoitza, eta, gaur egun, Donostiako elizbarrutiaren babespean dihardu.
Asunción Guruzeaga Iraola, hain bizitza biziaren ondoren, Miguel Imaz kaleko 10. zenbakian hil zen, bere seme-alabek inguratuta, 2002ko ekainaren 21ean, 90 urte bete baino aste batzuk lehenago.
Datu biografiko horietako batzuk EMAKUNDEk 1996ko martxoan bere aldizkarian argitaratu zuen elkarrizketan agertzen dira. Gloria Abandak egin zuen elkarrizketa, emakume langilearen eguna zela eta, eta, horrela, emakume aitzindari bat aitortu zuen gizarte-esparru guztietan emakumearen sustapenean.
Argazkia: Ignacio Marín Guruzeaga
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.