Azken urteotan egin dugun bezala, aurreko abenduaren 13an ASPEGIk antolatutako ohiko Gabonetako topaketa ospatu zen bazkideekin batera Donostiako Astoria 7 Hotelean. Bertan, ia 50 emakume enpresari, profesional eta zuzendari gipuzkoar bildu ziren. Topaketa honek era berean, Julia Fernandez Ferrerri omenaldia egiteko balio izan zuen.
Julia, abokatua eta Familia Zuzenbidean bitartekari espezializatua da, ASPEGIko lehen lehendakaria eta fundatzaileetako bat, 20 urtetan lehendakari izan ostean urte honetan kargua utzi duena.
Bere senideak ere bertan egon ziren, hala nola semeak, errainak eta bikotekidea. Juliak omenaldi hunkigarri bat jaso zuen egindako lanaren esker onean, eta gainera elkarteko lehen ohorezko bazkidea bihurtu zen.
Ekitaldi honetara gainera, ASPEGIko lehen bazkideetako bi ere joan ziren, Juliarekin batera gure elkartearen fundatzaileak izan zirenak, hain zuzen ere Ana García Malo eta Gema Pérez Rey. Egungo Zuzendaritza Batzordeko kide guztiak ere bertan izan ziren, egungo lehendakaria den Nerea Ibañez Garcia ekitaldiko dinamizatzaile izanik. Hitzordu hau galdu nahi izan ez zuten bazkide askok ere ez zuten hutsik egin.
Oso giro oneko ekitaldia izan zen, elkartearen ibilbidea errepasatzeko, bazkideen harremanak gehiago estutzeko eta ASPEGIn ekintzez beteta egon den 2017ari agurra emateko balio izan zuena. Gainera, bazkideek erronkaz eta arrakasta profesionalez betetako 2018 batengatik topa egin zuten.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.