Azken urteetan argitaratutako ikerketek diotenez, erabaki-postuetan emakumearen presentzia ezinbestekoa da egonkortasun finantzarioa lortzeko eta sektoreko ekonomia sustatzeko. Nahiz eta ikerketek hori esan (Credit Suisse, 2012; Catalyst, 2014; Christiansen and others; 2016), gaur egun, Ekonomia eta Finantzetan emakumearen papera oso txikia da oraindik.
Eskuarki, emakumeak postu berdina duten gizonezkoak bezain ondo edo hobe gaituta daude, baino azkeneko hauek dira gerentzia eta enpresako kudeaketa postuak eskuratzen dituztenak. Ekonomiako dibisio guztietan gertatzen da hau, administraritza laguntzailean (administrazio lana, aseguru-artekaritza, bitartekotza) izan ezik.
Gainera, gezurra badirudi ere, herrialde garatuetako zuzendaritza altuko karguetan, emakume presentzia kopururik txarrena aurkitzen da.
Orduan, nola iritsi ziren emakumeak sektore honetako zuzendaritza postuetara?
Emakume izateagatik, karrera korporatiboak dakarren ahalegin gehigarria, eta mentoreekin egoteko beharra, datorren ekainak 20ean arratsaldeko 7tan, Donostiako Arima Hotelean (Miramon) azalduko diren pare bat gauza izango dira.
Hizlariak:
Ane Alkorta Gurrutxaga, NORGESTION - Abokatua eta bazkidea
Abokatua, Zuzenbidean lizentziatua, eta alor Juridiko-Ekonomikoan espezializatua Deustuko Unibertsitatetik. Bere esperientzia profesionala 20 urte ingurukoa da, merkataritza aholkularitzan eta prozesal zibilean aritu da lanean, bai herrialdean eta bai nazioartekoan.
Ana Iriondo Ibarloza, Talleres Mecánicos Bianditz - Zuzendari Finantzarioa
Enpresaritza Zientzietan lizentziatua (E.S.T.E). 25 urteko esperientziarekin, 15-30 langileko eta 6-9 milioi euroko fakturazioak dituzten enpresetan garatu du bere karrera profesionala. Kudeaketa eta antolaketan ezagutza handia dauka, enpresako alor desberdinetan egin baitu lan, eta Zuzendaritza Orokorreko eta Administrazio Kontseiluko postu hurbilenetan lan egiteko aukera ematen dio honek.
Ana Serna Arrizabalaga, Elkargi - Merkatal Arduraduna, Gipuzkoa
Ana Serna Deustu Unibertsitateko Zientzia Ekonomiko eta Enpresaritzan dago lizentziatua, Marketing/Merkataritzan espezializatua. ELKARGI SGR-eko Arrisku eta Merkataritza sailean aritu da bere karrera profesionalean zehat.
2015etik, Gipuzkoako Merkataritza Arduraduna da, eta probitziako merkatarien taldea zuzentzen du.
Itziar Mahave Garmendia, Banco Sabadell - Directora red comercial Territorial Norte
Deustuko Unibertsitatatean diplomatu zen Turismoan, eta Sabadell Bankuko zuzendari komertziala da iparraldean. 24 urteetako esperientzia Finantza sektorean, Sare Komertzialaren barnean lanpostu ezberdinak garatuz. Gaur egun, 122 bulego zuzentzen ditu, eta 642 langileko plantilla dauka, Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Kantabria eta Aragoi artean banatzen direlarik.
Moderatzailea:
Amaia Gómez Pérez, Ekonomista
Euskal Elkargo Ekonomistako Genero Berdintasuneko kide da
Amaia Gómez Ekonomia eta Enpresaritza Zientzietan dago lizentziatua eta Ogasun eta Finantza Publikoetan egin zuen Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskadiko Administrazio Publikoan 30 urtez aritu da lanean, eta gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia saileko Planifikazio teknikoa da.
Hainbat argitalpen dauzka prentsa ekonomiko espezializatuan: Ekonomiaz, Lan Harremanak edo Zergak, eta Eusko Jaurlaritzak editatuko zenbait libururen garapenean lagundu du. Halaber, 2018ko martxoaren 6ko Euskal Elkargo Ekonomistak egindako lansaioan hizlaria izan zen: Lan harremanetan genero desberdintasuna.
INSKRIPZIOA
Beharrezkoa da asistentzia konfrmatzea, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. -en edo 943 326600 ext 5373 bitartez.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.