Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta zeha tzago esanda, Berrikun tzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departa - mentuak, jakin tza ren gizartean oinarrituriko Gipuzkoa bat eraiki tzen lagundu nahi du. Hau da, gizarte-iraunkortasuna (gizarte-kohesioa), iraunkortasun ekonomikoa (berrikun tza eta lehiakortasuna) eta ingurumen-iraunkortasuna bateratuko dituen oinarri batean nahi du euskal gizartea finkatu.
Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak Berdintasunerako Emakunde Sariaren sariaren 2014ko edizioaren deialdia ireki du. Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea; emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu direnak saritzea, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako lanetan nabarmendu direnak ere. Informazio guztia Emakunde aldizkarian.
Asteartean Gobernu Kontseiluak enpresa sormena eta jarduera berrien garapena helburu duen laguntza talde berri bat onartu zuen. Jarduerak ekintzaile direnei sormen prozesuan laguntzen saiatuko da, hortarako 2.384.000 eurotako saria izanik.
Ekintzaile izan nahi duen pertsonari ikuspegi oso batetik laguntza eskeini nahi dion jarduera berri honek, pertsona bai enpresa bakoitzak duen beharrei erantzuna eman nahi dio, bidelagun eta babesle senti ditzan, enpresaren sorrera tresna ezberdinen bitartez erraztuz bai eta ondorengo urteetan honen bermatzea lortuz.
Duela urte batzuetatik hona, Gaztenpresan 2.0. komunikazio-kanal berrien aldeko apustua egin dute. 2008an abiatu ziren Gaztenpresa Sarearekin, kanal digitalen bidez haien ekintzaileekin partekatu eta beraiei laguntzeko asmoz. Orain, helburu hori bete eta asko ikasi ondoren, etapa bat itxi eta berria irekiko dute.
2014ko Ekonomia Suspertzeko Planen bidez, Donostia Sustapenak300.000 €erabiliko ditu Donostian enpresak sortzen laguntzetarako.
Proiektu bakoitzak, oinarri modura 1.000 €-ko laguntza jasoko du 6.000€taraino iristeko aukeraz honako hiru baldintza hauen arabera: behar handietako taldeen parte badira, zein auzo eta industrialdeetan kokatuko diren eta zein sektore estrategikoan garatzen den jarduera.
*Laguntzaren Oinarriak eta eskaeraren sarbidea, gure baliabide atalean: Diru-laguntzak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.