Lehendakaritzak martxan jarri du enpresa eta entitate pribatuentzat laguntza bat, diagnostiko bat eta emakume eta gizonen arteko Berdintasun Plan bat garatzea helburu duena. Laguntza hau enpresa eta entitatu pribatuei zuzenduta dago, 2018 urtean zehar laguntza teknikoa emango dionaholkularitza homologatu bat kontratatu ahal izateko xedearekin.
Laguntza tekniko hori, emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostikoak egiteko eta berdintasun-planak diseinatzeko izango da, bai barne-antolamendurako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako.
Laguntza hau jasoko duten enpresa eta entitate pribatuek:
Nortasun juridiko propioa eta independentea izan behar dute
EAEko lantokietan gutxienez 10 langile eta gehienez 250 izan behar dituzte.
Zuzenean edo zeharka enpresaren partaidetzarik edo kontrolik handiena inolako herri-administraziorena ez izatea.
Bestalde, nortasun juridiko bereizia duten taldeetakoak diren enpresek edo erakundeek euren aldetik aurkeztu behar dituzte eskabideak.
Laguntza honen bitartez aholkularitza homologatu bat kontratatzeko dirulaguntza emango da:
Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko Diagnostikoa egiteko, barne-antolamenduari eta zerbitzuak edo produktuak eskaintzeari dagokionez
Gutxienez 20 ordu ematea erakundearen langileei lan-munduan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan trebatzeko. Saio horrek diagnostikoan agertu diren berdintasun ezak ulertzeko balio behar du, bai eta berdintasun-plana diseinatzeko oinarri izateko ere.
Berdintasun-plana diseinatzea enpresaren barne-antolamendurako eta zerbitzu edo produktuetarako. Aurkeztutako plana, gutxienez, urte anitzekoa izango da.
Laguntza teknikoa, 2018ko urtarrilaren 1aren eta azaroaren 30aren artean egin beharko da.
Dirulaguntzaren zenbatekoa:
Diruz lagundu nahi den jardueraren kostuaren % 50 izango da, gehienez ere; eta onuradun bakoitzeko, 10.000 eurokoa, gehienez ere.
%80ko muga aplikatuko zaie (gehienez, 10.000 euro) irabazi-asmorik gabeko erakundeei.
Aipatu beharra dagolaguntzak bateragarriak izango dira helburu eta xede bererako ematen diren laguntza edo diru-laguntzekin, laguntzen izaera eta erakunde emailea edozein direla ere, baldin eta laguntza guztiak batuta egin beharreko ekintzaren guztirako kostua gainditzen ez bada, ez eta diruz lagunduko den jardueraren kostuaren % 50eko muga ere.
Azkenik, eskabideak aurkezteko epea 2018ko otsailaren 7an amaituko da (egun hori barne).
Informazio eta xehetasun gehiagorako klikatu hemen, eskakizuna egiteko klikatu hemen.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.