EAEko eta inguruneko informazio ekonomiko berria argitaratuta, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak 2019rako ekonomia aurreikuspenak berritu ditu, lortutako datuak erakutsiko dizkizuegu:
BARNE PRODUKTU GORDINA
Hazkunde aurreikuspen eguneratuek seinalatzen dute barne produktu gordinaren hazkunde tasa %2,2an egongo dela 2019an eta zertxobait gutxituko dela datorren urtean, urte horretako hazkundea %2,0an kokatuz. Osagaiak aztertuta, barne eskariaren ekarpena etengabea eta esanguratsua izango da. Aldi berean, kanpo eskariak ekarpen zertxobait negatiboa egingo dio BPGaren hazkundeari bi urteetan.
ENPLEGUA
Enplegu sorrera %1,5ean kokatu da 2019rako eta %1,3an, berriz, 2020rako. Tasa horiek esan nahi dute 14.800 eta 12.500 lanpostu garbi sortuko direla bi urte horietan, hurrenez hurren. Langabezia tasa berriro gutxituko da datozen hiruhilekoetan eta %10,0aren azpian egongo da bi urteetan.
GIZARTE SEGURANTZAKO AFILIAZIOA
Gizarte Segurantzako afiliazioa %1,8 hazi zen martxoan, urte arteko tasan. Balio hori aurreko bien antzekoa da. Horri esker, 2019ko lehen hiruhilekoaren batez besteko gehikuntza ere %1,8an kokatu da. Guztira, martxoan 960.275 afiliatu zeuden, hots, 2017ko martxoan zeudenak baino 12.555 gehiago. Estatistika horrek BPGarena baino bilakaera egonkorragoa izan du, baina moteltzeko joera leuna ere ezagutu du, hiruhileko bakoitzean hamarren bat inguru galduta.
Hazkundea biziagoa da emakumeen artean, martxoan %2,0ko eta hiruhilekoan %2,1eko hazkundea lortuta, gizonek bi epealdietan %1,6ko igoera eskuratu duten bitartean. Afiliatuta dauden pertsona guztietatik %47,2 emakumeak dira
LANGABEZIA LANBIDEREN BULEGOETAN
Langabeziak martxoan beheranzko joerari eutsi ez ezik, jaitsiera erritmoa bizkortu ere egin zuen. Horri esker, langabezia erregistratua 120.000 pertsonen azpian geratu zen 2019ko lehen hiruhilekoan, urte arteko aldakuntza tasa %-6,3an kokatuta.
Langabezia bi generoetan murriztu bazen ere, indar handiagoz jaitsi zen berriro gizonen artean emakumeen artean baino. Hala ere, bien arteko aldea oso nabarmen gutxitu da aurreko epealdietako egoeraren aldean, zeren eta garai hartan gizonen aldakuntza tasa negatiboak bi zenbakikoak izatera iritsi baitziren.
INFLAZIOA
Kontsumoko prezioen indizea (KPI) hiru hamarren igo zen EAEn pasa den otsailean eta urte arteko aldakuntza tasa %1,3an kokatu zuen. Gorakada horren atzean, erregaien eta elikagai fresko batzuen garestitzea dago, hala nola ortuariena eta lekariena. Hala eta guztiz ere, azpiko inflazioa oraindik egonkor dago %0,7an. Balio hori 2018ko hasieratik izan duen apalena da.
EKONOMIA SENTIMENDUA EUROPAN
Europako Batzordeak argitaratzen duen ekonomia sentimenduaren indizeak seinalatzen du Europar Batasuna galtzen ari dela azken urteetan izan duen baikortasuna, baina oraindik egoera onean dagoela. Hain zuzen ere, adierazle horren martxoko datua 105,0an kokatu zen, otsaileko emaitza baino lau hamarren beherago, baina oraindik estatistika horren batez besteko historikoa, 1990ean hasitakoa, seinalatzen duen 100eko balioaren gainetik.
Portaera orokor horretatik aldentzen den herrialdea Espainia da, neurri batean ez duelako halako apaltze bizirik ezagutu eta, beste aldetik, martxoan azken lau hilekoetako baliorik gorena (106,7) jaso zuelako, Alemaniaren parean kokatuz. Osagai guztiak batez besteko historikoaren gainean daude eta emaitzak bereziki onak dira txikizkako merkataritzan eta eraikuntzan, kontsumitzailearen konfiantza altua den bitartean.
Azkenik, aurreikusitako urte arteko aldakuntza tasa uzten dizuegu:
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.