Aholkularia, EMCCk egiaztatutako coach-a eta Irudi, Protokolo eta Adimen Emozionalean espezializatutako hezitzailea naiz.
Protokoloan aholkulari gisa, hainbat erakundetan lan egiteko aukera izan dut, bai ekitaldien protokolo-kudeaketan, bai barne-eskuliburuen garapenean, baita aholkularitzak eta prestakuntzak egiten ere. Gaur egun, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko eta Musika Hamabostaldiko protokolo saila kudeatzen dut.
Irakasle gisa, irudi- eta protokolo-prestakuntza ematen dut, bai enpresetan, bai ikastetxeetan, aurrez aurre eta online. Gaur egun, Basque Culinary Centerren, UOCen eta Madrilgo Unibertsitate Europarrean irakasle kolaboratzailea naiz.
Partikular bezala, nire webgunearen bidez egiten ditut prestakuntzak, komunikazio pertsonala lantzeko interesa duen edonorentzat.
Coach eta irudi-aholkulari gisa, erakundeetan eta zuzendaritzan lan egiten dut, komunikazio pertsonal eraginkorraren prozesuak erraztuz. Coaching eta irudi-aholkularitzako zerbitzuak ere maila partikularrean egiten ditut eta horri esker, autoestimua eta ikusgarritasuna hobetzeko prozesuetan espezializatu naiz.
Nola hasi zen zure proiektua?
Nire proiektua oso modu natural eta progresiboan hasi zen. Beti izan dut nire aholkularitza- eta prestakuntza-negozioa izango nuelako susmoa. 2011n marka pertsonalari buruzko tailer batean lehen aldiz izan nintzenean jabetu nintzen horretaz. Orduantxe hasi nintzen norabide horretan urratsak ematen.
Zer zerbitzu eskaintzen dituzu?
Enpresa eta erakundeentzako zein partikularrentzako zerbitzuak eskaintzen ditut.
Enpresen eta erakundeen esparruan, protokoloarekin, irudiarekin eta komunikazio pertsonalarekin lotutako zerbitzuak eta prestakuntzak egiten ditut. Batez ere honako zerbitzu hauek: protokoloko barne-eskuliburuak, ekitaldietarako aholkularitzak eta ekitaldietarako protokolo-zerbitzuen garapena.
Eremu pribatuan, partikularrean, prestakuntza, irudi eta komunikazio pertsonaleko aholkularitzak eta coaching pertsonaleko prozesuak egiten ditut.
Zerk bultzatzen zaitu ekitera?
Proiektu eta profesional desberdinetatik partekatzeko eta ikasteko gogoak. Espezializatu naizen eta hain gogoko ditudan arloetan prestakuntza eta zerbitzuak konbinatu ahal izatea izan zen izan nezakeen bultzadarik onena eta motibaziorik handiena.
Zer asmo dituzu etorkizunerako?
Garapen pertsonal eta profesionaleko prozesuetan pertsonei laguntzen jarraitzea, bereziki, bai enpresa- edo erakunde-mailan.
Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.