ASPEGIk, Gipuzkoako Profesional, Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak, foroak antolatzen ditu urtero 2014tik. Helburua hausnarketa sustatzea da, hainbat pertsona ezagunen esku-hartzearen bidez, gizartea eraldatzeko lanean jarraitzeko.
Gaur egun, hainbat hizlarien zerrenda dugu, hala nola:
Ekitaldi honen helburua ekonomia, gizarte eta lan esparruan emakume eta gizonen arteko aukera eta eskubide berdintasuna lortzen laguntzea da, baita ere ekintza eta ekimen ugari bultzatzea emakumea lan eta enpresa munduan sar dadin, aldi berean bere lorpenak bistaratzen lagunduaz.
Ekitaldi honen helburua ekonomia, gizarte eta lan esparruan emakume eta gizonen arteko aukera eta eskubide berdintasuna lortzen laguntzea da, baita ere ekintza eta ekimen ugari bultzatzea emakumea lan eta enpresa munduan sar dadin, aldi berean bere lorpenak bistaratzen lagunduaz.
Gai honi buruz hitzegingo degu III. ASPEGI Foroan, hontarako honako hizlariak izango ditugularik:
Sara de la Rica: Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia saileko katedraduna da, baita Espainiako Bankuak sustatzen duen Ekonomia Aplikatuaren Ikasketen (FEDEA) Fuentes Quintana Katedraren zuzendaria ere. Era berean, IZA Journal of European Labour Studies-aren editorekide da. Horrez gain, Londreseko CreAM Migrazioaren Ikerkuntza eta Analisiaren Zentroan eta Bonneko IZA Lan Merkatuaren Azterketarako Institutuan ikertzaile elkartua da. Azkenik, Ekomian Emakumearen Egoera Aztertzeko (COSME) batzordearen zuzendaria.
Miren Vives Almandoz: Egun Cristobal Balenciaga Museoko zuzendaria da. Deustoko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. INSEAD negozio eskolako MBA masterra. Bere ibilbide profesionala aholkularitza eremuan hasi zuen, hainbat enpresatan lan eginez, besteak beste, PWC-en. Gero, kultura kudeaketa eta estrategian espezializatu zen, erakunde publiko eta pribatuentzat sektore ikerketak eginez, baita ekipamenduen maisu planak, plana estrategikoak eta lurralde-antolamendu planak nazio mailan ere. Hainbat azterlan argitaratu ditu, kasu “transforming organizations throught hearts” edo “sistemas de indicadores para las políticas culturales”. Gainera, Oviedo, Deusto eta Euskal Herriko Unibertsitateek udaran antolatzen dituzten ikastaroetan irakasle izan da, baita Donostiako Udalarentzat ere.
Lourdes Moreno: Bolueta Engineering Group-eko zuzendari nagusia eta jabekidea, 2016an erositako eta doitasunezko mekanizazio eremuan ingeniaritza zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa. Deustoko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua, bere promozioko lehena izanik. INSEAD negozio eskolako MBA masterra. Sussexeko Unibertsitateko Teknologia eta Zientzia Politikan masterra. Deusto Business School-eko Irakasle Onena saria 2012ko lehen edizioan. Nahiz eta bere bibilbide profesionala Donostian abiatu aholkularitza alorrean, berehala Madril eta Londreseko inbertsio entitate nagusietan lan egiten hasi zen, hots, JP Morgan, BNP Paribas eta CreditSuisseFirst Boston, zuzendaritza kargu altuetan arituz Europa mailan. Ibilbide luzea egin du ere hainbat MBA master-ikastarotan irakasle gisa, besteak beste, Deusto Business School-en eta Oviedoko Unibertsitateak antolatzen dituen Udako Ikastaroetan. Orobat Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren delako "Red Inversores Crecer+" Aholku Batzordearen kide ere izan zen, 2010 eta 2016 bitartean enpresa sortuberrientzako Crecer+ sarearen sorrera eta zuzendaritzan arituz.
“Bai, konpentsatzen nau” III. ASPEGI FOROA Lekua: San Telmo Museoa, Ekitaldi Aretoa Data: Azaroak 16 Ordua: 19.00tatik 21.30tara IZEN-EMATEA Etortzea konfirmatu egin behar da: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo 943 47 14 45
ASPEGIK II. ASPEGI GUNEA ospatu du, ehunen bat gipuzkoako enpresa emakume, zuzendari eta profesional elkartu direlarik. Hauekin batera hainbat erakundeetako ordazkari, bide Foru Aldunditik Miren Elgarrezta Berdintasun Diputatua, Antton Tomasena Ekonomia Sustapen zuzendaria, udal zinegotziak, Gipuzkoako Ganbera, Ekonomisten Euskal Elkargo, Erizainen Elkargoa eta abar luze bat, etorri dira gipuzkoar gizartearen ordezkaritza anitza lortuz. ASPEGI GUNEAk Emakunde eta Rural Kutxaren babesa izan du.
Gunearen helburuaekonomi, gizarte eta lan esparruan emakume eta gzionen arteko aukera eta eskubide Berdintasuna lortzen laguntzea izanik, bai eta ekintza eta ekimen ugari bultzatzea emakumea lan eta empresa eremuan sar dadin, aldi berean emakumeak esparru honetan garatzen dituen lorpenak bistaratzen lagunduaz.
Alicia Kaufmann Soziologian doktorea da Pariseko des Hautes en Sciences Socials eta Madrideko Universidad Complunese erakundeetan. Alcalá de Henares Unibertsitateko Soziologian Katedraduna ere bada. Unibbertsitate Kontseiluak onartutako “Genero aniztasun eta Berdinatsuna eskubideetan” zeharkako materian elkarlanean dabil. Estatu eta nazioarte mailan hizlaria bezela aritzen da.Santander Bankuko lehen “Emakumea eta Enpresa” jardunaldiak antolatu eta koordinatu zituen, erakunde horrentzat “Estatu mailan sukurtsal emakume zuzendarien ibilbide profesionala” aztentzen zuen proiektu bat landu zuen.
Bere ekoizpen zientifikoa oso ugaria da, 22 liburu eta 75 artikulu idatzi dituelariak. Azken liburua “Mujer, Poder y dinero” titulupean argitaratu da haurten. Bertan, Top 100 Emakume Lider “Pentsalari eta aditu” en artean dagoen emakume honek, emakume profesionalaren inguruan dauden mito eta misterio batzuk argitzeko asmoz, galdera batzuk egiten ditu: Zergaitik emekumeak gutxiago irabazten dute oraindik? Zerk geldiarazten ditu arrakasta lortzeko, soldata on bat negoziatzeko edo aginpidea hartzeko?
2014. urtez geroztik egiten ari garen moduan, azaroa iristean Aspegi Foroa antolatzen dugu, aurten ere Emakunde eta Nafarroako Rural Kutxaren babesari esker. Aurten jorratuko dugun hausnarketa berdintasun eraginkorra lortzeko garaian gizonen parte-hartzearen beharraz izango da.
19:00h: Aurkezpena eta Ongi etorria. Nerea Ibáñez García Aspegiko lehendakaria.
19:05h: Hitzaldia: Lina Gálvez Múñoz. Pablo de Olavide Unibertsitateko Historia eta Erakunde Ekonomikoen katedraduna.
19:45h: Hitzaldia: Josetxu Riviere Aranda. "Berdintasun proiektuak" alholkularitza enpresaren bazkide fundatzailea, maskulinitate eta berdintasunean aditua. GIZONDUZ-en izenean parte hartzen du.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.