"Talde-beharretik" eratortzen zen beste bazkide batzuekin lankidetzan aritzeko borondatea, elkarrekin hazi ahal izateko, eta horretarako funtsezkoa da elkar ezagutzea, konexioek hala eskatzen baitute. Hausnarketa hori bigarren saio honen jatorrian dago. Bigarren saio horren helburua berriz elkartzetik harago pauso bat ematea izango da, ezagutzatik konexiora eta lankidetzara iritsi ahal izateko. Horretarako, bigarren saioak aukera emango du bazkideok, negozioa eta profesionalki zuen egoera aurkezteaz gain, zer sinergia bilatzen ari zareten azaltzeko espazio bat ere izan dezazuen.
Miren Lauzirika Art for Life sormen-aholkularitzaren sortzailea da, berrikuntzarako partaidetza-metodologietan espezializatua. EmakumeEkin Euskadiko emakume ekintzaile eta enpresarien elkarteko presidente eta sortzaileetako bat da.
Art for Life-n interesa du lan-prozesuak eta lan profesionala sormen-prozesu indibidual eta kolektibo gisa uler daitezen. Horretarako, 10 urte baino gehiago daramatza prozesuak diseinatzen eta errazten, eta erreferentziazko erakundeak sormen-gaitasunetan trebatzen.
Kokapena Parke zientifiko eta teknologikoa - Miramon (Mikeletegi 53 pasealekua, eraikin orokorra)
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.