Otsaileko ASPEGI Topaketa: Asun Ibañez eta Pilar Rodriguez
Osteguna, 8. Otsaila 2018, 07:00pm - 09:00pm
ENPRESARI BEGIRADA BAT: EMAKUMEZKOEN EKINTZAILETZA ETA ZUZENDARITZA
Urte bat gehiago, ia 10 urte jada, aurrera eramaten ditugu gure Hausnarketa Topaketak genero ikuspegi batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Sailaren laguntzarekin, eta Deusto Unibertsitateko lankidetzarekin. Aurten, bai Hausnarketa topaketak eta bai Formakuntza topaketak, biak, enpresari begirada bat emanez.
Hausnarketa Topaketetan begiak irekitzen saiatuko gara eta enpresa genero ikuspegi batetik begiratuko dugu. Ze egoeran gaude? Zeintzuk dira arrazoiak? Zer aldatuko dezakegu erakundeetan? Beraien kulturan? Erantzukidetasuna? Kontziliazioa? Zein da emakume direktiba, profesional eta enpresarien papera aldaketa honen aurrean?
Hausnarketa Topaketen lehenengo saioarekin hasiko gara, ze egoeran gauden aztertzeko, luxuzko bi hizlarien eskutik:
Asunción Ibáñez Romero, Donostiako Deusto Unibertsitateko Ekintzailetasun eta Berrikuntzako ikasketen zuzendaria da. Deusto Business School-eko Estrategia eta Sistema sailaren irakaslea da eta UNIQUAL-etik akreditatuta dago gizarte zientzien arloan irakasle bezala. 1994.urtetik, enpresaren arloko irakasgaiak ematen ditu, lizentziaturan, graduetan eta posgraduetan, eta enpresen sorkuntzaren, ekintzailetasunaren eta ekintzaileen jardueretan ikerketak egiten ditu.
María Pilar Rodriguez Deusto Unibertsitateko Komunikazio Departamentuko irakasle titularra da eta Gizakien Garapenerako Komunikazioan, Kulturan eta Aisian doktoratua. Harvard Unibertsitatean lortu zuen doktoratua (Cambridge, EEUU). 2002.urtera arte Columbia Unibertsitateko irakaslea izan zen (Nueva York, EEUU). Kultura, literatura, zinea eta generoari buruz hainbat publikazioak egin ditu. Komunikazio taldeko ikertzaile nagusia da, Eusko Jaurlaritzatik aitortua. Gaur egun, aldizkari akademikoen ebaluazioetan parte hartzen du, hala nola, Bulletin of Hispanic Review edo Journal of Spanish Cultural Studies. European Visual Cultures argitaratze kontseiluan parte hartzen du eta Feminismoko erredakzio kontseiluko kide da. Noizbehinka IparAmerikako unibertsitateetan kurtsoak ematen ditu. Seiurteko ikerketak ditu aitortuak CNEAI-ren eskutik eta 2015.urtean Koldo Mitxelena Katedra lortu zuen Eusko Jaurlaritzaren partetik.
Beraiekin hitz egingo dugu:
Ekintzaileen prozesua eta beraien profila
Pertsona ekintzaileen profil desberdina dago, hauek neska edo mutilak direnean? Emakumezkoen zuzendaritzari buruzko ikerketa. Existitzen da? Posibilitate bat da?
Soluzio desbedinak: sareak sortzearen beharra, kontziliazioa
Bukatzeko baterako debate bat, gure esperientziak ateratzeko eta hauen aldetik eztabaida konstruktibo bat garatu.
DATA: Otsailak 8
ORDUA: 19:00
LEKUA: Deusto Unibertsitatea (Edificio Innogune- Sala Tokiski)
Bertaratzea dohainik izango da bazkideentzat eta 15€koa besteentzat.
Kokapena Deusto Unibertsitatea
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.