Sara Fermin, Donostiako 21 urteko ikaslea da. Ingeniaritza Industrialeko 4. maila egiten ari zen Bilbon, baina konfinamendua dela eta, martxoan Donostira itzuli behar izan zuen.
Nolakoa izaten ari da egoera unibertsitatean?
Unibertsitatean gauden ikasleon egoera ez da batere xamurra izaten ari. Izan ere, konfinamenduaren hasieratik ezjakintasunean murgilduta egon gara, hainbat asteetan zehar gure ikasturtearen egoeraren inolako berririk izan gabe.
Hainbat oztoporekin aurkitu gara gure lanarekin jarraitzerako garaian, izan ere, gure lan ohiturak eta baliabideak etxera egokitzea ez dira batere errexak izan. Hasieratik eskatu zaigu konfinamendu aurreko egoeran generaman lan erritmoa mantentzea, eta hori ikasleoi argi gelditu zaigu ezinezkoa zaigula. Etxe bakoitzeko egoera desberdina da, eta horrek asko baldintzatzen zaitu ikasten jartzerako garaian (kontzentratzeko bereziki).
Gainera, online klaseak jasotzen ari garen arren, ez dira klase presentzialak bezain baliagarriak. Materia oso azkar ematen da eta azalpenak gainetik ematen dira, apunteetan agertzen diren kontzeptuak iadanik dakizkigula aurresuposatuz. Honek guztiak ikasleok gure aldetik oraindik lan gehiago egitera behartzen gaitu, normalean baino askoz ere denbora gehiago esakinik ikasketeei, baina inoiz baino eraginkortasun gutxiagorekin. Horrela, irakasgai guztietan eskatzen diguten erritmora ez iristera eramaten gaitu.
Sara, belaunaldi teknologikoa zaretela suposatzen da, honela da?
Bai eta ez, esango nuke. Berez, aurkitu degun beste oztopoetako bat baliabide teknologikoak dira, unibertsitateak denok ordenagailu erabilgarri bat dugula suposatzen du, gure erabilpen hutserako. Horrela ez den kasuetan, ez du inongo momentutan aurkakorik planteatu edo horri irtenbiderik bilatzen saiatu.
Badakigu badaudela irakasleak haien aldetik dagoen guztia jartzen ari direnak, gu laguntzeko prest daudenak uneoro, egoeraren zailtasunak ikusita. Eta benetan asko eskertzen dugula irakasle batzuen aldetik babes hau. Baina unibertsitateak, instituzioak berak eta eskolek hartu dituzten erabakiek ez digute lana batere erraztu.
Gertu dituzue azterketak, kezkarik?
Karrera bakoitzean, erabaki ezberdinak hartu dira azterketen metodologiaren inguruan, baina gure kasuan behintzat, ez digute ezta azterketa bat bera ere kendu , denak online eginez. Horrek esan nahi du, apunteak eta interneta eskura ditugunez, gure artean ez kopiatzeko hellburuarekin itsututa, eramangarriak ez diren neurriak hartzen ari direla; esaterako, denboraz asko mugatuko testak, kopiatzeko denborarik ere ez izateko.
Horrela lortzen den bakarra, presiopean, pentsatzeko denborarik gabe, korrika eta presaka arrazoigabetutako erantzunak ematea da.
Ikasle bizitza ez dira klaseak soilik, gainontzekoa hobe?
Ikasgaietaz gain, administratiboki dagoen ezjakintasunak ere ez du batere laguntzen. Hainbat kasu daude non ez dakiten zer gertatuko den datorren ikasturteko ERASMUS mugikortasun bekarekin, edo gauzatzen ari ziren praktiken kontratuaren kantzelazioa dela eta, beste soluziorik aurkitzen ez dutenak ere.
Karrerako azken mailan egonda, nola ikusten duzu zure burua datorren urtean?
Momentuz, ni bezela, karrerako azken mailan dauden ikasle guztiok, etengabeko kalkuluak egiten ari gara, kredituen totalera iritsi eta graduatu ahal izateko. Baina salbuespenezko egoera honetan inoiz baino baliabide eta aukera gutxiago ditugu. Aldi berean, azken azterketak, Gradu Amaierako Lanarekin uztartzea ere ez da zaila. Lan honetarako ikerkuntza guztia ere gure etxetik eginik.
Gainera, egoera honek luzerako iraungo duela ikusurik, datorren urterako genituen planak ere kaltetuak ikusten dira: masterrak, praktikak, lana, … Nere kasuan, Bartzelonan master bat egiteko ideia nuen, baina orain, egoera aztertuz, Donostian geratzeko aukera planteatzen ari naiz, praktika edo lan bila. Baina behintzat etxean egotearen segurtasun horrekin.
Etxekoen babesa garrantzitsua izango da momento hauetan.
Oso lagungarria. Gure ingurukoek badakite zein izaten ari den gure egoera. Etxean etxekoekin egoteak asko lagundu digu lan zamari pixua kentzen, eta haien babesak egoera honi aurrera egiteko indar handia ematen digu.
Sara, positibu bukatu dezagun, zer ikasi duzu egoera hontatik?
Azkenean, gai izan gara egoera honi aurre egiteko. Hasiera batean, egoera berriari moldatzera oso gogorra egingo zitzaigulakoan ginen denok, baina denborarekin ikusi degu nahiko ondo eman diogula buelta.
Denok jarraitu dugu lanean, gure hoberenaematen egunerokotasunak aurrera jarraitu zezan “normaltasunez. Prozesu hontan, etorkizunerako baliagarriak egingo zaizkigun ikasketa asko irabazi ditugu: denboraren kudeaketa, egin beharren antolaketa, autosufizienteak izatera, gure kabuz baliabideak bilatzera, … Gainera, gai izaten ari garela ikusteak, autokonfidantza Itzela ematen digu ere!
Eta bereziki ona izan da, garrantzia handia eman diogula gure ingurukoen osasunari, ez bakarrik fisiko, baizik eta emozionalari ere. Asko kezkatu gara elkarrengatik: familia, lagunak, klasekideak, … eta babes hori ezinbestekoa izan da aurrera jarraitzeko indarrak izateko.
ASPEGIK GOMENDATZEN DU
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.