Itziar Trincado, IDAZTI enpresaren bazkide fundatzailea da, edukien produkzio eta publikazioetan espezializatua, duela 15 urte sortua.
Esaiguzu modu laburrean zure ibilbide profesionala. Nola iritsi zinen enpresa eta ekintzailetasun arlora?
Komunikazio arloan esperientzia motz bat ondoren, erabaki nuen negozio ideia bat martxan jartzea eta SAIOLAN-en egin nuen, Mondragoneko Berrikuntza eta Enpresen Zentroa. Duela 15 urte izan zen hau, eta hemen jarraitzen dut, egunero lan egiten lehenengoa izango balitz bezala eta egunero ikasten. Zure aldetik lan egitea horrela da, egunero erronka berri bat da.
Noiz sortzen duzu enpresa eta zein da bere aktibitate nagusia? Ze zerbitzu edo produktu eskaintzen dituzute?
IDAZTI 1997.urtean hasi zen enpresa eta partikularrei edizio zerbitzuak eskaintzen. Denborarekin ikuspuntu hori zabaldu egin da komunikazio zerbitzu berrietara, edukien edizioetara eta publikazioetara bideratuta. Denetatik egiten dugu, katalogoetarako testuak, memoriak, konmemorazio liburuak, digitalak, zuzenketak, itzulketak...e.a.
Ere egiten dugu lan enpresatik kanpoko komunikazio departamentu bezala, prentsa oharrak, edukiak, berriak, elkarrizketak...e.a. egiten, eta bestelako publikazioak koordinatzen, hala nola, liburuak, aldizkariak, memoriak, katalogoak... Eta eskatzen digutena!
Azken urteetako krisia sufritu duzu? Neurri bereziren bat hartu behar izan duzu krisi honi aurre egiteko?
Egia da lan zama murriztu egin dela, enpresen inbertsioa publizitatean eta komunikazioan murriztu egin da. Baino krisi honek ere nike aktibitateaz hausnartzeko lagundu dit, arlo desberdinetan lan egitea, hala nola, eduki digitalen produkzioan. Gauzak egiteko modu desberdinak ikasi eta ikuspuntu berriak ematera.
Zure eguneroko aktibitatean... Zure aktibitate profesionala bateratu egin behar duzu beste aktibitate batzuekin edo familiarekin? Nola eramaten duzu?
Duela urte asko bateratzen dut nire enpresa amatasunarekin, eta egunero erronka berri bat da antolakuntza aldetik eta kasu askotan, buruko sendotasuna, eta baita fisikoa. Orokorrean, emakumeak gara familiaren "gestioan" inplikatzen garenak eta horrek esfortzu bat suposatzen du, askotan gutxi baloratua. Baino ere uste det ardura honek guregan plus bat ematen digula, eta gure proiektuekiko esfortzu handiagoa. Herrialde honetan asko gelditzen da egiteko kontziliazio arloan, bakarrik europako iparraldera begiratu behar dugu ikusteko zein nola erraztasunak ematen dizkieten emakumeei beraien karrera profesionala eta familiarra bateratzeko.
Gaur egu, zer nolako arazoak izaten ditu emakume direktiba eta enpresaria? Asko aurreratu gara berdintasunean, baina oraindik ze gelditzen zaigu egiteko?
Gaur egun, emakumeak aukera berdinak ditu gizonekiko ekintzaile izateko, zortez, ulertu egin da emakumezkoen ekintzailetasuna sendotu eta indartu egin behar dala, hala nola, modu desberdin batean zaindu. Niretzako zintzilik daukadan erronka da, emakumeak laguntzea beraien negozioen finkapenean eta segidan, beste arlo batzuekin bateratzea lagundu (amatasuna, zaharren zaintzan..) Behar sozialetaz hitz egiten ari gara, guztiei eragiten digutenak, emakume eta gizonei, eta norbaitek estali beharko dituena. Buruzagiak hau ulertu arte, ezin izango dute behar den bezala lagundu emakume direktiba, profesional eta ekintzaileari bere ibilaldi profesionalean zehar. Posible egin behar da emakumea profesionalki garatu ahal izatea.
Zure esperientziaz, Ze aholku ematen diozu ekintzaile izan nahi diren emakumeei?
Emakume izateagatik ezer desberdin, ilusioa eta gogoak jartzea. Ez dago formula magikorik, bakarrik zure proiektuan sinistu eta zuregan sinistu eta zure posibilitateetan. Ahal dezakezun hobeen egin eta zure negozioan sinistu.
Nola ikusten duzu Gipuzkoako ekintzailetasuna aktibitate profesional bat hasteko? Behar den nahiko laguntza daukazute?
Uste det Gipuzkoan erakundeen aldetik laguntza asko dugula, ekintzaileei laguntzeko sare sendoa eta garrantzitsua. Erakundeak badakite emakumeak ekintzaile izateko zailtasun handiak dituztela eta kasu askotan, enpresa propioa sortzea desenplegu egoerari aurre egiteko bide bat dela. Hasierako pauso horretan ahal den laguntza gehienarekin kontatzea ezinbestekoa da.
Eta azkenik, Ze eman dizu ASPEGI?
Formakuntza, kontaktu sarea, erakundeen aurrean irudipena, eguneratutako formakuntza, nire egoera berdinean dauden pertsonak ezagutzea eta nire arazo berdinak dituztenak, esperientziak partekartzea... Uste det ASPEGI ezinbesteko laguntza dela eta oso beharrezkoa Gipuzkoako emakume profesionak eta ekintzailearentzako.
Enpresari buruzko informazio gehio: www.idazti.com
¡Mila esker!
ASPEGIK GOMENDATZEN DU
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.