"Denbora gehio behar dugu gizarteko rolen normalizazio bat lortzeko"
Ana Belen Juartisti Engranajes Juaristi-ren gerentea da, engranajeak ekoiztearen enpresa familiarra da eta 40 pertsona parte hartzen dute bertan. ADEGI-ko eta CONFEBASK-eko lehendakariordea da.
Zure ibilbide profesionala kontaiguzu. Nola iritsi zinen industria arlora?
Zuzentzen dudan enpresa familiarra da, bigarren belaunaldiko gerente eta jabea naiz. Bere momentuan enpresaren aurrean jartzeko aukera eman zidaten eta nik baietz esan nuen. Lehendik zenbait urte egon nintzen administrazio arloan lan egiten.
Pauso hau emateko erabakia ondo pentsatu behar dena da, postuaren ardurak ebaluatuz eta bakoitzaren gaitasunak ikusiz eta beharrezkoa bada, formatzea.
Mito bat da edo hitz egin daiteke "emakumearen lidergo propio" batez?
Lidergo estilo propio batetaz hitz egin daiteke, emakumeak egoera desberdinen artean ñabardura propioak ditugula egia da eta bakoitzak osatu beharko du falta zaiguna edo gehiegi ditugun gauza horiek.
Zein izan da zure papera gerente bezala azken urteetan? Beharrezkoa uste duzu erabaki arloetan emakume gehio egotea? Emakumeak kontuan hartzen dira politika enpresarial eta laboralak finkatzean?
Nire papera erakunde hauetan beste baten berdina izan da. Adegiko enpresari bazkide bezala, erakundearen lehendakariorde bezala lan egiten du eta Confebask-eko lehendakariorde bezala jartzen didate.
Egia da emakume gutxi egoten jarraitzen dela ardura hauetan. Zergatik? Nire iritziz, faktore desberdinetan: Hazkuntza lanak egiten ditut, energia asko behar behar diren lanak, uko asko daramatzana emakumearen aldetik, modeloak aldatzea zaila dena.
Emakume batek enpresan kargu direktibo batean dagoenean, Gehio begiratzen zaie? Gizonei baino gehio? Zein traba jartzen ditugu?
Gaur egun zalantzan jartzen da emakumeen lana.
Azken urteetan goi mailako ikasketak egiten dituzten emakumean, gizonak baino gehio dira. Zergatik jarraitzen da egoten orduan "techo de cristal" esaten denaren hori?
Gizartean dauden rolen normalizazio bat lortzeko denbora gehio behar dugu.
Normalean emakumeei elkarrizketetan oraindik bizitza pertsonalari buruzko galderak egiten dira. Baino gizonezkoei ez zaie egiten. Gure pentsamoldea aldatu behar da edo rol desberdinak ditugula onartu behar dugu?
Agian emakumeak egin behar duguna da galdera hauetan ez gelditu, baizik eta galdetu, Zer nahi dugu bizitzan? Eta hau jarraitu.
Gaur egun ze traba izaten ditu emakume direktiba? Berdintasunean pausoak eman ditugu, baina Zer falta zaigu egiteko?
Asko falta zaitu egiteko. Guregan hazi behar gara. Ze gizarte mota nahi dugu eta horretarako lan egin. Gauza zoragarri bat daukagu bizitzan, ama izatearena, hau maitasunez egin dezagun.
ASPEGIK GOMENDATZEN DU
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.