Makina-erremintaren sektorean 25 urte baino gehiagotan lortutako esperientziak, elkartearen aldetik eta negozioaren ikuspegitik, Conchi Arangurenek Neben Consulting sortzera eran zuen. Neben nazioartekotzeko aholkularitza da, 2018an sortua, nazioarteko merkatuetan enpresei modu praktikoan lagunduz.
2020. urtea erronka handia izan da enpresa askorentzat, Neben Consulting-ek ere eraginik sufritu al du?
2020. urtea garapen-hasieraren urtea bezala izango zelakoan ikusten nuen, feria oso garrantzitsuak antolatuta genituen, hala nola, BIEMH Bilbon, EISENWARENMESSE Kolonian, IMTS Chicagon, AMB Stuttgarten…baina COVID-19 dela eta, feria guzti horiek bertan behera utzi edo atzeratu izan behar dira. Bestalde, bidaiak ia ezinezkoak dira, beraz lana, bidaia eta aurrekontuen plangintza guztiak %100ean eragina izan du.
Nola moldatu dituzue zuen estrategiak izandako osasun krisiaren ondorioz?
Gure kasuan, estrategia aldaketa bat baino gehiago, gauzatzeko modua aldatu dugu. Kontaktuak pertsonalki egitetik birtualera pasatzea aldaketa handia da, hala ere, aukerak izaten jarraitzen dugun bitartean, hala egingo dugu. Era berean, beste pertsona batzuekin harremanak sendotu ditugu, eta horrek ahalbidetu du NEBEN Katalunian eta AEBetan egotea.
Aurrekoa kontutan hartuta, nola aurkezten da 2021. urtea?
2021. urtera begira baikorrak gara eta Aste Santutik aurrera bidaia komertzialak bideragarriagoak izango direla pentsatzea gustatzen zaigu. Espainian eta Portugalen Gardner Business Media-ren ordezkariak garenez, ekaineko azken asterako Makina Erremintaren feria antolatzen ari gara Mexikon, FITMA, eta dagoeneko 6 euskal enpresen parte-hartzea dugu, eta horrek, etorkizunari begira, lanean gogoz jarraitzeko laguntzen gaitu.
La experiencia adquirida durante más de 25 años en el sector de la máquina-herramienta, desde el lado de asociación y desde la perspectiva de empresa, han llevado a Conchi Aranguren a fundar Neben Consulting. Neben es una consultoría de internacionalización, fundada en 2018, dedicada a acompañar a empresas en mercados internacionales, de una manera práctica, pisando el terreno
ASPEGIK GOMENDATZEN DU
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.