Maria José Noain Muararen "Los Viajes de Aspasia" proiektua 2019ko urrian jaio zen kultur programa eskaintzeko, Arte eta Arkeologiari buruzko ikastaro presentzialak eskainiz ikusle helduen esta diziplina horietako zaleentzat.
Zer aldaketak suposatu zituen pandemiak ikastaro presentzialak ematerakoan?
Aurtengo martxoko itxialdia Donostia, Irun eta Hondarribiko saioen erdian iritsi zen eta klaseak etetea beste aukerarik ez zegoen. Egoera horrek zenbat iraungo zuen eta jarduera presentziala berriro noiz berreskura genezakeen zalantzak izanez gero, ikastaroa online amaitu ahal izateko aukera desberdinak aztertzen hasi ginen, sarbidea ahalik eta sinpleena eta inlkusiboena eskainiz. Hartara, formatu digitalera pasatu ginen, YouTube Live-ren bidez klaseak ematen. Gainera, 2020ko udazken honetarako ikastaro proposamena sistema honekin jarraitzeko zuzenean diseinatuta jaio zen.
Gaur egun zer ikastaroak ematen dira “Los Viajes de Aspasia”ko proiektuan?
Ahal izanez gero ikasgelara itzultzearen ideia baztertu gabe, gaur egun 250 ikasle parte hartzen duten bi ikastaro eskaintzen ditugu online, “Munduko museo handiak” eta “ Kolon aurreko Amerika: artea, historia eta arkeologia”. Izena emateko epe berria urtarrilean irekiko da 2021eko otsailean saio berriak hasi ahal izateko.
Egin behar izan dituzuen aldaketen ondorioz, ikusi al duzue hobekuntzarik?
Fisikoaren mugak gaindituta, beste eremu geografiko desberdinetako jendea sartu da, Estatu Batuetara, Guatemalara edo Israelera ere iritsiz, kulturak mugarik ez dituela erakutsiz.
Osasun krisi honek “Los Viajes de Aspasia”rentzat ekarri dituen aldaketak kontuan hartuta, erronkarik ba al duzue datorren 2021erako?
2021eko urtea erronkaz beteta egongo da. Alde batetik, iraganeko ikasleak finkatu nahi ditugu, eta horretarako, batez ere, komunitatearen kontzeptua landuko dugu. “Los Viajes de Aspasia” ikastaroetan parte hartzea ez da soilik klase batera konektatzea eta ikasgaia jasotzea, baizik eta saioetan aktiboki parte hartzea, galdetzea, komentatzea eta partekatzea. Asteroko buletin edo newsletter-ean ere lanean jarraituko dugu: irakatsitakoa berrikusten dugu, informazio osagarria eskaintzen dugu eta jolas-lehiaketak ere proposatzen ditugu astea erakargarriagoa izan dadin. Horretaz aparte, webgunearen barruan blog bat idazten dugu, kultur gaiei buruz hitz egiten duena. Azkeneko erronkak, komunitatea zabaltzearekin du zerikusia: lineako formatuak planetako edozein puntura iristea ahalbidetzen duenez, marketin digitaleko estrategien bidez ikasle berriei irekitzea eta ezagutaraztea nahiko genuke.
ASPEGIK GOMENDATZEN DU
Bazkide bihurtu zaitez!
ASPEGIko bazkide izatearen onurak.
Erakunde kolaboratzaileak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
You have declined cookies. This decision can be reversed.
You have allowed cookies to be placed on your computer. This decision can be reversed.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.